[Librezale] Asanblada + d-i

Ibon Igartua ibon
Al, Maiatza 31, 17:20:05, CEST 2004


  Aupa !

   Lekuaren inguruan, aukera ezberdinak dauzkagu. Sorgintxulo izango 
litzateke lekurik aproposena, beraz saiatuko gara hor egiten. Zuharren 
bulegoa egoitza alternatibo moduan euki dezakegu.

   Beraz Morga tabernan bildu gaitezke kafetxoa hartzeko. Aurreko bi 
bilerak taberna horretan egin ziren, beraz gehienak badakizue non 
dagoen. Handik abiatuta, lehen aukera Sorgintxulo izango zen.

  1. Sorgintxulo (Santutxuko Gaztetxea / Hacklab proiektua)
	Santutxuko metro geltokitik 2 minututara.
	Frogak egiteko ordenagailua BAI
	Internet konexiorik ez dago.

   Sorgintxulo "ezbeharren" batengatik itxita egongo balitz, bigarren 
aukera Zuharren bulegoa izan liteke:

  2. Zuhar (Morga tabernatik 10 minututara)
	Frogak egiteko ordenagailua BAI
	Internet konexioa BAI


  zer deritsozue??



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago