[Librezale] Asanblada + d-i

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Maiatza 26, 11:27:48, CEST 2004


Data argi, aurrera egin dezagun:

LEKUA

Gasteizko Gaztetxean biltzea gure filosofiarekin bat datorren lekua 
izanda, askoz errezagoa da gehienontzat Bilbon egitea.

Bilbon ez balitz logikoagoa litzateke Donostian egitea, batzarrera 
etortzeko asmoa plazaratu dugunontzat bigarren lekurik hurbilena delako.

Nik ez dakit Donostian leku apropos bat zein izan daitekeen, 
Donostiarrak zer diozue?

Bilbon bi leku bururatzen zaizkit.

1- Sorgintzulo gaztetxea: Hacklab berria sortzen ari da, gainera atzo 
bertan desalojo saiakera bat egon zen, Librezalek bere asanblada bertan 
ospatuz eremu libre baten defentsan arituko litzateke. Ordenagailu 
batzuk badituzte, baina hobeto gure materiala eramaten badugu, daukaten 
apurra ez deskonfiguratzeko.

2- Zuharren bulegoa: Lekua eta medioak daude. (Debian instalatzailea 
frogatzeko ordenagailua berdin prestatu beharko litzateke)


PI

Debian instalatzailea frogatzeko zein da makina minimoa? (486, 
pentiumII,16MB,64MB,...) Ordenagailua hutsik balego Qemu beharrezkoa da?


GAIAK

PROIEKTUAK
- Martxan ditugun proiektuak
- Proiektu hilak
- Proiektu jaiogabeak

INDAR NEHURKETA
- Nortzuk gara?
- Zenbat ahal dugu?

FILOSOFIA
- Zerk jartzen gaitu ados?

ESTRATEGIA
- Aurreko hiru puntuak armonizatu etorkizunera begira.

TAKTIKA
- Hurrengo asanbladararte egingo ditugunak adostu.

LAN SISTEMA
- Nola egingo ditugu proposatutakoak
- Nola hartuko ditugu erabakiak



Beno, hau da bapatean bururatu zaidana, mesedez zuzendu eta osatu (GPL 
lizentzia du ;-)

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago