[Librezale] [Fwd: linux euskeraz?]

^pi^ pi
As, Maiatza 4, 13:19:42, CEST 2004


> Orain gogoratu nahi ez dudan arrazoi batzuengatik EHtik kanpo bizi naiz. 
> Ingeleraz karrikan ibiltzeko moldatzen naizen arren, ez dut irakurtzeko 
> ohiturarik eta egia esan, informatikaz ia deus ez dakidanez, ingeleraz 
> linux erabiltzea ezinezkoa zait.
> Beraz, nirekin batera bizi diren batzuekin hitzegin nuen eta gazteleraz 
> lortu genuen.
> Debian erabiltzen dut ta erabili nahi dut eta dirudienez, oraindik 
> euskeraz ez dago.

Ez, ez dago euskaraz :(  baina hasia gaituk zertxobait egiten. Debian instalatzailearen 4. beta euskaraz instala daiteke zati handi batetan (lanean gaude guztiz izan dedin), betse alde batetik debian oinarrian software pilaketa bat denez software hori euskarazten denean egongo da euskaraz eta alde horretatik ba doaz apurka gauzak aldatzen. Euskaraz dauden soft garratsitsuenak KDE eta GNOME dira idazmahai kudeatzaile bezala, mozilla eta firefox weberako, xmms musikarako, OpenOffice ofizina lanetarako...

> Zuen gaztetxera idatzi nuen eta zure helbide hau eman didatenez, hemen 
> naukazu, hamaika galdera eiteko gogoz.

Galderak nahi adina egin, erabili bai librezale.org-eko foroa edo librezale a bildua librezale.org eposta zerrenda.

> Dena den, ez dira galdera soilik, laguntzeko eskeintza ere badoakizu-e.
> Oraintxe bertan badaukat astia eta itzultzailea ez naizen arren, aunitz 
> itzuli behar izan dut. Beraz, hona nire eskeintza galderen aurretik. 
> Nahi edo behar duzuena itzultzeko eskeintzet dizuet nire burua, ez du 
> axolik luzea edo motza den.

Zer nahiago duzu itzuli, kate askeak edo dokumentuak?

Danetik zegok itzultzeko beraz esan zer nahiago eta adostuko.

> Presa handikoa bada ikusiko nuke eta esanen nizueke itzul dezakedan ala 
> ez, jakina, edo zenbat denbora behar nukeen erebai.
> Informatikaz ez dakit gauza handirik esan bezala, hala ere, linux askea 
> den heinean eta zuen orrialdearen izenari jarraikiz, euskera berriak ere 
> askea izan behar duela uste dudanez, beldurrik ez.
> Ta orain, nire galderak datoz, puf, aunitz dira dena den.
> 
> Ba al dakizu, euskeraz, linuxi buruz benetan informatikan berriak 
> garenontzako gidalibururik ote dagoen?

Bazegok bat UEU-k kaleratutakoa "Linux Sistemaren eta sarearen administrazioa" izenekoa(ISBN : 84-8438-040-8).

> Euskeraz ez balego, gazteleraz ba al dago benetan ona den bat?

Nik batez ere LIPP (linux instalacion y primeros pasos)  eta GARL (guia administracion de redes en Linux) gomendatzen ditut (lucas proeiktuaren orrian daudela uste dut), baina nahiko potoloak dira.


> Irakurri berri dut zuen xeviani buruzko zerbait eta erakartzen nau, jakina.
> Arazoa zera da, dagoeneko debian daukat, lagun bat ari da saiatzen baina 
> arazo aunitz dauzka ta poliki poliki doa.
> Berak esandakoaren arabera, dena eskuz ari da eiten eta horrek moteltze 
> du zeharo.Gero, behin bukatuta, cd-z egindakoak baino azkarrago eta 
> egonkorrago erebai. Egia den ala ez, batek daki, zuk behar bada, baina 
> nik bitartean ezin ditut lan batzuk ein.

Zure lagunak arrazoi pixka bat badu, sistema osoa zure ordenagailurako konpilatzen baduzu azkarrago ibiliko da, baina ez diat uste hasi berria den erabiltzaile bati gauza hauetan sartzea komeni zaionik, gero behin ikasia nahi adina linux izan ditzazkezu ekipo bakar batetan.

Agian zuretzat X-evian da errazago behar de dana instalaturik bait du

> Beste aldetik, bideoa eiten ari naiz ikasten eta linuxekin egin nahi 
> nuke, egia esan, bizi naizen hirian, ezkerrean lagun aunitz ari dira 
> bideoa eiten, Berlinen bizi naiz, eta denak, oso ezkertiarrak diren 
> arren, windows darabilte.

Bideoa linuxe-n profesionalki editatzeko (edo hori diote) cinelerra bazegok (x-evian instalaturik gainera), baina soft gehiago egongo dela pentsatzen dut.

Por zierto kriston hiria Berlin, eta alemanak "pixkat" burugogorrak baina jende fina.

> Nik ez windows ez besteren batean ez dakidanez, linuxean ikasi nahi dut 
> eta behin ongi ikasita, bideo aunitz eiten duen talde batean, Akkrak 
> izenekoan, erakutsi nahi nieke. Bestela, hemen inork ez du windows 
> sekulan utziko.

Hori oso ideia ona dek, sistemarik ezagun ezean bata bestea bezain erraz/zail gertatuko zaizu.

> Zuen Xevian hortan ikusi dut cinelerra daukazuela eta gainera bertsio onena.
> Bestea frogatu dugu eta aski gaizki dabil eta irakurri dugu zuen 
> darabilzuena askoz egonkorragoa dela eta askoz hobe dabilela. Egia al da?
> Ezagutzen al duzu norbait bideoa cinelerraz eiten ari dena?
> 
> Nire ideia hauxe da, zuen xevian gehitu nire ordenagailura baldin eta 
> azkar behar dudan guztia izan badezaket. Ongi ulertu badizuet, 
> internetetik jaitsi cd batean sartu eta gero cd hortatik erabil nezake 
> edo d.gogorrean ezarri beste guztiekin eiten den lez. Izan ditzaket 
> debian eta xevian batera? xevian euskeraz ba al daukazue?

Proposamena internetetik deskargatu eta zure ordenagailua CD-a sartua duela abiarazi x-evian abiaraziko du, ikus/froga/trasteatu nahi aina horrela duzun bitartean ezin bait duzu ezer ondatu. X-evian euskaratzen ari gara eta zati batzu eginak daude webgunean dagoen bertsioan hurrengoetan euskara portzentai handiagoa izango delakoan negok.

> Bukatzeko, ikusten duzunez, esdebian-en daukat helbidea, ba al dago 
> postarik euskeraz? Ez kaixo eta ezta euskalerria.org ez dabiltza oso 
> ongi gehienetan, besteren bat ezagutzen al duzu?

Nik ezin lagundu honetan posta nik bera kudeatzen bait dut (ez ditut operadoirak gustoko beraientzat lan egin det eta).

> Ongi ba, hauxe da dena oraingoz, ea gehiegi ez ote den.

Ez dira hainbetse galdera izan...

> Esker aunitz ta nahi duzuna arte.Karlos

Ez horregtik eta ez beldurrik izan zerbait behar bezala explikatu ez dudalako berriz galdetu behar baduzu.

ala..

--
^pi^



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago