[Librezale] [Fwd: linux euskeraz?]
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
As, Maiatza 4, 11:38:58, CEST 2004
Aupa,
Aspaldi jaso nuen mezu hau. Erantzunarekin hasi nintzen eta argia joan
zenean galdu :-( Horrek sortutako frustrazioaren ondorioz edo, egitekoen
artean lurperatuta geratu zait. Mesedez, lagundu erantzuten, tipoa oso
animatuta dago, eta nire galbanaren erruz pasatuko zaio. Hobeto hainbat
erantzun jasotzen baditu.
Osoitz
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: linux euskeraz?
Data: Tue, 6 Apr 2004 08:25:40 -0700 (PDT)
Nork: izorra bilateak <otso a bildua esdebian.org>
Erantzun honi: otso a bildua esdebian.org
Nori: osoitz a bildua zuhar.net
Aupa!
Orain gogoratu nahi ez dudan arrazoi batzuengatik EHtik kanpo bizi naiz.
Ingeleraz karrikan ibiltzeko moldatzen naizen arren, ez dut irakurtzeko
ohiturarik eta egia esan, informatikaz ia deus ez dakidanez, ingeleraz
linux erabiltzea ezinezkoa zait.
Beraz, nirekin batera bizi diren batzuekin hitzegin nuen eta gazteleraz
lortu genuen.
Debian erabiltzen dut ta erabili nahi dut eta dirudienez, oraindik
euskeraz ez dago.
Zuen gaztetxera idatzi nuen eta zure helbide hau eman didatenez, hemen
naukazu, hamaika galdera eiteko gogoz.
Dena den, ez dira galdera soilik, laguntzeko eskeintza ere badoakizu-e.
Oraintxe bertan badaukat astia eta itzultzailea ez naizen arren, aunitz
itzuli behar izan dut. Beraz, hona nire eskeintza galderen aurretik.
Nahi edo behar duzuena itzultzeko eskeintzet dizuet nire burua, ez du
axolik luzea edo motza den.
Presa handikoa bada ikusiko nuke eta esanen nizueke itzul dezakedan ala
ez, jakina, edo zenbat denbora behar nukeen erebai.
Informatikaz ez dakit gauza handirik esan bezala, hala ere, linux askea
den heinean eta zuen orrialdearen izenari jarraikiz, euskera berriak ere
askea izan behar duela uste dudanez, beldurrik ez.
Ta orain, nire galderak datoz, puf, aunitz dira dena den.
Ba al dakizu, euskeraz, linuxi buruz benetan informatikan berriak
garenontzako gidalibururik ote dagoen?
Euskeraz ez balego, gazteleraz ba al dago benetan ona den bat?
Irakurri berri dut zuen xeviani buruzko zerbait eta erakartzen nau, jakina.
Arazoa zera da, dagoeneko debian daukat, lagun bat ari da saiatzen baina
arazo aunitz dauzka ta poliki poliki doa.
Berak esandakoaren arabera, dena eskuz ari da eiten eta horrek moteltze
du zeharo.Gero, behin bukatuta, cd-z egindakoak baino azkarrago eta
egonkorrago erebai. Egia den ala ez, batek daki, zuk behar bada, baina
nik bitartean ezin ditut lan batzuk ein.
Beste aldetik, bideoa eiten ari naiz ikasten eta linuxekin egin nahi
nuke, egia esan, bizi naizen hirian, ezkerrean lagun aunitz ari dira
bideoa eiten, Berlinen bizi naiz, eta denak, oso ezkertiarrak diren
arren, windows darabilte.
Nik ez windows ez besteren batean ez dakidanez, linuxean ikasi nahi dut
eta behin ongi ikasita, bideo aunitz eiten duen talde batean, Akkrak
izenekoan, erakutsi nahi nieke. Bestela, hemen inork ez du windows
sekulan utziko.
Zuen Xevian hortan ikusi dut cinelerra daukazuela eta gainera bertsio onena.
Bestea frogatu dugu eta aski gaizki dabil eta irakurri dugu zuen
darabilzuena askoz egonkorragoa dela eta askoz hobe dabilela. Egia al da?
Ezagutzen al duzu norbait bideoa cinelerraz eiten ari dena?
Nire ideia hauxe da, zuen xevian gehitu nire ordenagailura baldin eta
azkar behar dudan guztia izan badezaket. Ongi ulertu badizuet,
internetetik jaitsi cd batean sartu eta gero cd hortatik erabil nezake
edo d.gogorrean ezarri beste guztiekin eiten den lez. Izan ditzaket
debian eta xevian batera? xevian euskeraz ba al daukazue?
Bukatzeko, ikusten duzunez, esdebian-en daukat helbidea, ba al dago
postarik euskeraz? Ez kaixo eta ezta euskalerria.org ez dabiltza oso
ongi gehienetan, besteren bat ezagutzen al duzu?
Ongi ba, hauxe da dena oraingoz, ea gehiegi ez ote den.
Esker aunitz ta nahi duzuna arte.Karlos
_____________________________________________________________
Create tu cuenta de email en www.esdebian.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago