[Librezale] [Fwd: linux euskeraz?]

Txopi txopi
Ost, Maiatza 5, 17:06:05, CEST 2004


> Orain gogoratu nahi ez dudan arrazoi batzuengatik EHtik kanpo bizi naiz.
> Ingeleraz karrikan ibiltzeko moldatzen naizen arren, ez dut irakurtzeko
> ohiturarik eta egia esan, informatikaz ia deus ez dakidanez, ingeleraz
> linux erabiltzea ezinezkoa zait.
> Beraz, nirekin batera bizi diren batzuekin hitzegin nuen eta gazteleraz
> lortu genuen.
> Debian erabiltzen dut ta erabili nahi dut eta dirudienez, oraindik
> euskeraz ez dago.
> Zuen gaztetxera idatzi nuen eta zure helbide hau eman didatenez, hemen
> naukazu, hamaika galdera eiteko gogoz.
> Dena den, ez dira galdera soilik, laguntzeko eskeintza ere badoakizu-e.
> Oraintxe bertan badaukat astia eta itzultzailea ez naizen arren, aunitz
> itzuli behar izan dut. Beraz, hona nire eskeintza galderen aurretik.
> Nahi edo behar duzuena itzultzeko eskeintzet dizuet nire burua, ez du
> axolik luzea edo motza den.

Ni cinelerra euskaratzen hasi nintzen baina egindako lan galdu nuen eta
berriz hastekotan nengoen. Nahi baduzu, cinelerrako erabiltzailea bazara,
horrekin has zintezke. Animatzen?

> Presa handikoa bada ikusiko nuke eta esanen nizueke itzul dezakedan ala
> ez, jakina, edo zenbat denbora behar nukeen erebai.
> Informatikaz ez dakit gauza handirik esan bezala, hala ere, linux askea
> den heinean eta zuen orrialdearen izenari jarraikiz, euskera berriak ere
> askea izan behar duela uste dudanez, beldurrik ez.
> Ta orain, nire galderak datoz, puf, aunitz dira dena den.
>
> Ba al dakizu, euskeraz, linuxi buruz benetan informatikan berriak
> garenontzako gidalibururik ote dagoen?
> Euskeraz ez balego, gazteleraz ba al dago benetan ona den bat?
> Irakurri berri dut zuen xeviani buruzko zerbait eta erakartzen nau,
> jakina.
> Arazoa zera da, dagoeneko debian daukat, lagun bat ari da saiatzen baina
> arazo aunitz dauzka ta poliki poliki doa.

X-Evian Debian GNU/Linux-en oinarrituta dago. Beraz, behin disko gogorrean
instalatu ondoren, Debian arrunt bat besterik ez da. Hori bai,
instalatzeko orduan hardware gehiena auto-antzematen du eta software jakin
batzuk automatikoki instalatzen ditu. Beraz, zure lagunak Debian bat
"eskuz" instalatu beharrean, X-Evian oso erakargarria aurkituko du. Gero
apt-get-ekin nahi duena aldatu dezake noski :)

X-Evianeko webgunea: http://x-evian.org

> Berak esandakoaren arabera, dena eskuz ari da eiten eta horrek moteltze
> du zeharo.Gero, behin bukatuta, cd-z egindakoak baino azkarrago eta
> egonkorrago erebai. Egia den ala ez, batek daki, zuk behar bada, baina
> nik bitartean ezin ditut lan batzuk ein.
> Beste aldetik, bideoa eiten ari naiz ikasten eta linuxekin egin nahi
> nuke, egia esan, bizi naizen hirian, ezkerrean lagun aunitz ari dira
> bideoa eiten, Berlinen bizi naiz, eta denak, oso ezkertiarrak diren
> arren, windows darabilte.

Bai hori askotan gertatzen da. Gutxi-gutxika jendeak audio eta bideoarekin
lan egiteko ere GNU/Linux erabiltzea lortu behar dugu.

> Nik ez windows ez besteren batean ez dakidanez, linuxean ikasi nahi dut
> eta behin ongi ikasita, bideo aunitz eiten duen talde batean, Akkrak
> izenekoan, erakutsi nahi nieke. Bestela, hemen inork ez du windows
> sekulan utziko.
> Zuen Xevian hortan ikusi dut cinelerra daukazuela eta gainera bertsio
> onena.
> Bestea frogatu dugu eta aski gaizki dabil eta irakurri dugu zuen
> darabilzuena askoz egonkorragoa dela eta askoz hobe dabilela. Egia al da?
> Ezagutzen al duzu norbait bideoa cinelerraz eiten ari dena?

Bai, X-Evian 0.4 bertsioan dagoen cinelerraren bertsioa normala baino
egonkorragoa da (baina ez guztiz he? xDD) eta plug-in gehigarri bat ere
badauka. Metabolik taldean ibiltzen den ga kideak egindakoa da eta laster
cinelerrako adar nagusian txertatuko da.

Berak cinelerra erabiltzen du bideoa editatzeko eta horretan dabiltzan
jende gehiago ezagutzen du. Berarekin hitzegin nahi baduzu, zoaz
freenode-ko #cinelerra irc kanalera, edo mezu bat bidali
(gaABILDUAkutxaPUNTUhomeunixPUNTUorg). manual.cinelerra.org-en cinelerrari
buruzko dokumentazioa aurkituko duzu.

>
> Nire ideia hauxe da, zuen xevian gehitu nire ordenagailura baldin eta
> azkar behar dudan guztia izan badezaket. Ongi ulertu badizuet,
> internetetik jaitsi cd batean sartu eta gero cd hortatik erabil nezake
> edo d.gogorrean ezarri beste guztiekin eiten den lez.

Bai hori da, X-Evian LiveCD bat da eta ISOa CD batetan txingortu ondoren
zure ordenagailuan erabili dezakezu. Gainera, horrela nahi izan eskero,
disko gogorean instalatu dezakezu "Instalatu" menuko aukerarekin.

Oraindik 0.4 bertsioan gaude eta hobekuntza nahikotxo dauzkagu egiteko,
baina dagoeneko erabilgarria da. X-Eviani buruzko zalantzak, ideiak,
iradokizunak eta abar bere posta zerrendara bota: x-evian a bildua sindominio.net

> Izan ditzaket
> debian eta xevian batera? xevian euskeraz ba al daukazue?

Esan dizudanez, X-Evian Debianen oinarrituta dago, beraz, biak partizio
desberdinetan instalatu ditzakezu (nola ez!), baina zentzu askorik ez diot
ikusten...

Gero euskaratutako software kopuruarekin sartzen gara... gai latsa :) Egia
esan, askorik ez daukagu euskaraz oraindik, baina ideia sistema eragile
oso bat euskaraz lortze da, Osoitzen esan bazala programa mota bakoitzeko
itzulpen batekin gutxienez (KDE/Gnome, mozilla, openoffice, amns, mutt,
cinelerra ...) Kontua da, X-Evian-en ordenagailuko errekurtsoak alperrik
ez galtzea saiatzen hari garela orain arte, eta KDE/Gnome eta openoffice
adibidez, ez ditugu sartu. Gero instalatu eta euskaraz erabili daitezke
noski (euskaratu diren einean).

> Bukatzeko, ikusten duzunez, esdebian-en daukat helbidea, ba al dago
> postarik euskeraz? Ez kaixo eta ezta euskalerria.org ez dabiltza oso
> ongi gehienetan, besteren bat ezagutzen al duzu?

Nik horretaz, ideiarik ez.

> Ongi ba, hauxe da dena oraingoz, ea gehiegi ez ote den.
> Esker aunitz ta nahi duzuna arte.Karlos

Azkenik multimediarekin erlazionaturiko programez hitzegin nahi dizut,
nahiz eta segurazki zuk horretan nik baino askoz gehiago jakin. X-Evianek
egungo bertsioan ondoko programak eta tresnak dakartza:

cinelerra: bideoa editatzeko
avidemux: bideoa editatzeko tresna xinplea
kino: bideo digitala DVra pasatzeko
gkam: argazki kamera digitaletatik argazkiak hartzeko
audacity: soinua digitalizatzeko
transcode, memcoder...

Urrengo bertsioan posible da pure data eta gmemcoder sartzea, eta jendeak
eskatzen duena :)

Euskaratutako softwarea ez da asko (lanean galbiltza) baina X-Evianeko
hasera scriptak eta instalazio scriptak gutxienez aitorren hizkuntzan
daude. rox-eko menua ere euskaraz dago, naiz eta nik errepaso bat eman
nahi diodan, gauza arraroak ikusi ditut eta :)

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago