[Librezale] Debian instalatzaile berria

^pi^ pi
As, Mar 30, 22:40:45, CEST 2004


Jatorrizko mezua: data: ar., 2004-03-30 22:15, egilea: Mikel Olasagasti
> > Aupa aspaldikok:
> > 
> > Proiektu berri bat martxan jartzeko asmoa dudala berri emateko idazten
> > dizuet honako honetan:
> > 
> > Debian GNU/Linux Distribuzioaren Instalatzailea euskaratzeko intentzioa
> > dut. 
> > Oraingoz fitxategiak deskargatu eta ePostan bidez lantaldeari egiteko
> > intentzioaz berri eman besterik ez dut egin baina erantzuten didaten
> > bezain pronto euskaratzen jartzeko asmoa dut. 
> > 
> > Hasera batetan euskaratu beharrekoa gettext sistemako (po eta mo
> > famatuak) fitxategi txiki mordoa dira (>25) beraz norbaitek laguntzeko
> > gurarik balu nirekin kontaktuan jartzeko eta lana banatzeko era ikusiko
> > genuke.
> > 
> > Norbait animatzen al da ? 
> 
> Ni animatzen naiz po batzuk euskeratzera :) gainera, txikiak badira,
> errezagoa bezala egiten da.. beraz primeran.
> 
> Hori bai, pixkat bizkor egin beharko litzateke agian, ze beta3-a atera
> dute, eta RCak ateratzean ez dakit hizkuntza fitxategirik hartuko ote
> duten. Ala ere, irakurri nuen Beta3ak ez zuela behar bezela egiten
> GRUBekin sistema batzutan, beraz denbora agian izango da dena
> amaitzeko ;)
> 
> Besterik ez ba :)
> 
> Ondo segi!

Ados dagoeneko ba dut debianen "baimena".

Denboraren asuntoa ez dut uste arazori denik instalatzailea bera euskaratzeko (sarge tokitan dago) eta nahiz kaleratu ez dut hiskuntzak onartzeko arazorik ikusten.

Hasiera batetan gaiari buruz interesgarri  iruditzan zaizkiten gauzak tiki-an ipintzen joango nauk (fitxategi zerrenda, frogatzeko era,...)

Beste asunto bat da instalatzailea behin berrabiarazi ondoren beste pakete batzuetaz baliatzen dela (aptitude besteak beste) eta horiek ez dakit zenbaterainoko lana izango diren.

Baina beno lehen arria ipintzen saiatuko gara eta gero eraikina osatu badaiteke ederto.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago