[Librezale] Debian instalatzaile berria
Mikel Olasagasti
hey_neken
As, Mar 30, 22:16:13, CEST 2004
> Aupa aspaldikok:
>
> Proiektu berri bat martxan jartzeko asmoa dudala berri emateko idazten
> dizuet honako honetan:
>
> Debian GNU/Linux Distribuzioaren Instalatzailea euskaratzeko intentzioa
> dut.
> Oraingoz fitxategiak deskargatu eta ePostan bidez lantaldeari egiteko
> intentzioaz berri eman besterik ez dut egin baina erantzuten didaten
> bezain pronto euskaratzen jartzeko asmoa dut.
>
> Hasera batetan euskaratu beharrekoa gettext sistemako (po eta mo
> famatuak) fitxategi txiki mordoa dira (>25) beraz norbaitek laguntzeko
> gurarik balu nirekin kontaktuan jartzeko eta lana banatzeko era ikusiko
> genuke.
>
> Norbait animatzen al da ?
Ni animatzen naiz po batzuk euskeratzera :) gainera, txikiak badira,
errezagoa bezala egiten da.. beraz primeran.
Hori bai, pixkat bizkor egin beharko litzateke agian, ze beta3-a atera
dute, eta RCak ateratzean ez dakit hizkuntza fitxategirik hartuko ote
duten. Ala ere, irakurri nuen Beta3ak ez zuela behar bezela egiten
GRUBekin sistema batzutan, beraz denbora agian izango da dena
amaitzeko ;)
Besterik ez ba :)
Ondo segi!
> --
> ^pi^ <pi a bildua beobide.net>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
--
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.Mundurat.net
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago