[Librezale] Debian instalatzaile berria

^pi^ pi
As, Mar 30, 21:56:12, CEST 2004


Aupa aspaldikok:

Proiektu berri bat martxan jartzeko asmoa dudala berri emateko idazten
dizuet honako honetan:

Debian GNU/Linux Distribuzioaren Instalatzailea euskaratzeko intentzioa
dut. 

Oraingoz fitxategiak deskargatu eta ePostan bidez lantaldeari egiteko
intentzioaz berri eman besterik ez dut egin baina erantzuten didaten
bezain pronto euskaratzen jartzeko asmoa dut. 

Hasera batetan euskaratu beharrekoa gettext sistemako (po eta mo
famatuak) fitxategi txiki mordoa dira (>25) beraz norbaitek laguntzeko
gurarik balu nirekin kontaktuan jartzeko eta lana banatzeko era ikusiko
genuke.

Norbait animatzen al da ? 
-- 
^pi^ <pi a bildua beobide.net>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago