[Librezale] zer da hau?

^pi^ pi
Ost, Mar 31, 18:48:54, CEST 2004


Jatorrizko mezua: data: az., 2004-03-31 13:28, egilea: Osoitz
Elkorobarrutia
> >>http://www.cybereuskadi.com/images/installparty1.jpg
> 
> Otoi Linux, Debian salba gaitzazu!
> 
> Artikuloan:
> "a la fiesta asistieron miembros de las asociaciones internet&euskadi, 
> EuskalGNU y Librezale, como Ray Fernández, Osoitz Elkorobarrutia o 
> Juanan Pereira."
> 
> Hau muturra! Ray Fernandez eta Juanan Pereira artikuloaren egilearekin 
> agertu ziren, hura merkadilloa balitz bezala bueltatxo pare bat eman, 
> argazkiak atera eta bueltan etxera. Ibon eta biok ordea goizetik agertu 
> ginen, Install partyan lagundu eta gero Baionako taberna guztiak itxi. 
> Guk parrafo oso bat nahi dugu! ;-)

Zuek tabernak itxi ? ez dut sinesten :)
> 
> Bide batez Chessyk berriro esan zidan EuskalGNUren zerbitzaria erabili 
> dezakegula. Inoiz gai hau argitu beharko genuke.

Nire galdera betiko berdina da : Behar al dugu ?

> 
> Zalantza ugari sortu zitzaizkidan, EuskalGNU-ko Chessyk bazileoan esaten 
> zuen baina arrazoirik ez zitzaion falta, halako party batean ezin duzu 
> ezta mount bat nola egin azaldu eta gehien jota ordenagailu bakar bat 
> uzten duzu erdi ondo.
> 
Hori nik beti pentsatu dut, jaialdi hauek ez dira jendea hurbiltzeko
egiten erabiltzaileen autokonfirmazio eta propagan bezala baizik
(praktikan diot badakit zein ideiarekin montatzen diren)

> Norbait pikatuko zen, baina ez dut uste informatikan interes oso handia 
> duen inor soilik horrekin linuxero bihurtuko denik. Librezaleko foroan 
> zalantzak botatzera hainbat jende gonbidatu genuen.
> 
> Baina beste gai askoz garrantzitsuago bat ikusi genuen, hegoaldean 
> Espainiako taldeekin lotura handiagoa dugu eta iparraldean 
> Frantziakoekin. Estilo ezberdintasunak daude eta han interes handiarekin 
>    begiratzen zioten Hacklab eta Hackmeeting motako mugimenduei, baina 
> Cibereuskadiko artikuloak isladatzen duen bezala enpresen eskuetan 
> konfidantza handiagoa jartzen da. (Ni gai honekin jada eskizofrenikoa 
> bihurtzen hasia naiz, ez dakit zein modelo defendatu behar dudan)

Nire ikuspuntua badakizue zein den txinatarra banintz enpresen eskuan
utziko nuke itzulpenen asunto baina esukalduna nahizenez eta enpresei ez
zaienez "errentable" egiten itzultzea (badakitenez erdara/frantsesez
erabili/erosi ditzakegula behar izanda) norbaitek egin behar du lan
hori. 

Gobernuak egin ? ez da ideia txarra baina hau irtenbide beharrean arazo
bilakatu daiteke ez dagoenez alderdien aldetik soft librea (ez erdaraz
ez euskaraz) bultzatzeko intentziorik.

Subentziunatutako enpresa pribatuak aurreko puntua bezala kontatzen
ditut.

Baina zure zalantzak argiago ipintzen badituzu beti egon daiteke
eztabaida filosofiko interesgarri bat gai hauetaz (beste edozein
apuntatu nahi bada...)

> 
> Jada Baionan eta laugarren zerbezarekin Euskal Herri mailako Hackmeeting 
> baten beharra lantzen hasi ginen, eta Iruñan ateratako Itzul-Partyaren 
> ideia berreskuratzeko aukera ikusi ere. Baina Hackmeeting batek 
> suposatzen duen lana ikusita ondo ateratzea nahi badugu, aurretik 
> bertara hurbilduko ginenen arteko erlazioa sakondu behar dugula ikusten dut.

Hau bikaina litzateke baina zuk esan bezala agian oraindik ez dago behar
bezainbeste pertsona kopuru horrelako zerbait montatzen pentsatzeko edo
agian bai ? dana zer tamainako zerbaitetan pentsatzen ari garen...

ez dakit...




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago