[Librezale] Euskarazko softwarea deskargatzeko Eusko Jaurlaritzako	web orria
    Osoitz Elkorobarrutia 
    osoitz
       
    Ast, Mar 11, 12:44:25, CET 2004
    
    
  
Txopi(e)k dio:
> Agurrak guztioi:
> 
> Eusko Jaurlaritzak web orri (berri?) bat dauka euskaraz dagoen software
> guztia (librea eta jabeduna) jasotzeko. Bertan ezagutzen dudan pertsona
> bat medio web orri honetan zer jarri galdetu didate...
Euskaraz dagoen soft libre guztiaren katalogo bat ondo legoke. Soft 
jabeduna ere jarriko badute hobeto UEUren softkat bultzatzea.
> Nahi izan eskero, batzartzeko gonbitea ere luzatu diet, badaezpada :)
Hitzegitea beti da ona, ez?
> Zer deritzozue guzti honi? Guk sortutako fitxategiak beraiek kopiatzea
> ondo deritzozue?
GPL lizentziak askatasun hori ezartzen du jada, eta guk ezin dugu horren 
kontra ezer egin :-)
> Hobeto gugana esteka bat jartzen badute ezta?
Edo gutxienez aipamena egitea.
> Argi dago Librezalen diru kontuak ez ditugula sartuko baina, elkarlan bat
> proposatzeko aukera izango bagenu zeintzu irizpide jarraitzea uste duzue
> dela egokia?
Ba bai, aurreko batzarrean erabaki genuenez diru laguntzen jokoan ez 
gara sartzen. Elkarlanerako bide asko daude, eta horregatik hitzegiteari 
ez diot arazorik ikusten. Gure irizpidea beti izan beharko luke 
independentzia mantentzea (baldintzapeko laguntzak ez onartzera eramaten 
gaitu honek), eta lanaren iraunkortasuna bultzatzea, eta horretarako 
agian Eusko Jaurlaritzari beraien politika modu eraginkorrago batean 
planteatzen lagundu.
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago