[Librezale] Euskarazko softwarea deskargatzeko EuskoJaurlaritzakow eb orria

Txopi txopi
Ost, Mar 10, 17:34:33, CET 2004


^pi^-(e)k idatzi zuen:
> Jatorrizko mezua: data: az., 2004-03-10 14:01, egilea: Jordi Blasi
>
> #Eta ni ez noa prentsaurreko batera Miren Azkaraterekin.
>
>
> Ba nik bai izango nukeela solasaldi bat emakume horrekin (eta ama
> birjinarekin behar balitz) soft librearen aldekoa balitza baina
> badakizuenez (ez da gai berria) ez du soft-libre subentziunatuan
> sinesten, bueno sinisten dut badakit badagoela, baina ez dur uste
> soft-librearentzat orokorrean ona denik.
>
> Eta ez dut uste soft-librearentzat estrategikoki luzarora ezer onik
> dakarrenik, hau (soft-libreak euskadin duen etorkizuna) ez da soilik
> programa euskaraz egotea lortzea, ez komunitate bat sortzea da, edo
> sortu den komunitate bati informatika euskaldunona laguntzea.
>
> Badakit librezalek soft libreaz aratago, multiplataforman pentsatu behar
> duela, baina nire aldetik argi dut ez dudala (pertsonalki) soft pribatu
> bat euskaratuko ez bultzatuko, soft libre euskaldun komunitate baten
> sorpenerako oraingoz (eta zuhar hor jarraitzen duen bitartean...) ez
> dugu beharrik ez bait dakit talde bezala interesa gakiguken ezer eskeini
> diezaguketenik.
>
> Ulertzen dut (adibidez, eta ez da adibide egokiena baina beno) X-evian
> euskaratzeko dirua onartuko bagenu hurrengo bertsioan dana edo ia dana
> euskaraturik egongo zela, baina pertsonalean naiago dut talde-lan soilak
> egin ditzazkeen lanetan lan egitea, bestela diru behar horri behin eta
> berriz gertatuko litzaiguke. Eta horrek ez du komunitatea zabaltzen, ez
> soft librea (komunitateak sortutako hori) produktu bilakatzen du eta
> prezioa jartzen dio (gobrenuak ordaintzen badu denok ordaintzen dugu).
>
> Bueno eta hauxe esan nahi nuen gutxi gora behera.
>
> Zer deritzozue ?  besteek beste era batetara pentsatzen ?
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>

Ni guztiz ados nago. Erabat!

Kontua da ni bihar lan kontuengatik eusko jaurlaritzako kultur sailera
noala eta horregatik esan diot daukadan bileraren ostean handik pasatu
nintekeela. Ezagutzen nauzuenok badakizue ondo nik ere ez ditudala
dirulaguntzekin aurrera ateratako euskaraketak oso begiko. Kontua da,
hizkuntz politikarako sailburuordetzan (HPS) daudenak agian horren arazoak
ikusi ere ez dituztela egiten (horretarako software librearen izaera
ulertu behar bait da). Eta horregatik, guk gure ikuspuntua emango bagenie
agian talonarioa era gokiagoan erabiltzen ikasiko lukete (euskaratzen
dutena eguneratu egin behar dela konturatuz, euskaratutakoaren
kalitatearekin hain larri badaude kalitatea bermatzeko mekanismoren bat
bilatuz, etab.)

Baina, Librezalen gaudenon ikuspegia azaltzeaz gain, elkarlanen bat
bilatzearen kontua beste aukera batzuei buruz esan dut. Adibidez,
zerbitzari eta konexio bat emango baligute ez legoke ondo? Badaki esaten
dudana guztiz ezinezkoa dela baina ez litzaiguke primeran etorriko
infraestruktura egokiago bat lortzeko lagunduko baligute? Horrela, beharra
duen azpi-proiektu bakoitzari bere posta zerrenda eman ahalko genieke...
guk prestatutako programak azkar-azkar deskargatzeko aukera... Hori ondo
ikusten dugun edo ez nahi nike jakin, puntu hau nik oraintxe bertan ez
bait daukat argi. Izan ere, guk EuskalGNUko zerbitzaria erabiliko badugu,
funtsean kontu berdina bait da... Baina ni ez naiz ari esaten Eusko
Jaurlaritzari zerbitzari bat eskatu behar diogunik, kontuz, orokorrean
elkarlerako zein bide ikusten duzuen (baten bat ikustekotan) baizik.
Gutxienez gure ikuspuntua zein den azaltzea edo entzuteko prest badaude
gure gomendioak zeintzuk diren esatea izan daiteke elkarlan hori...

Ez dakit, agian oker nago. Horregatik galdetzen dizuet, asanblada iraunkor
honetan gure eritzietan adostasun argi batetara heldu behar dugula bait
deritzot. Baina lasai, nik mezutxo bat besterik ez bait dut bidali
elkarrizketarako gonbite ireki batekin eta besterik ez dut egingo
Librezalen lasai-lasai erabaki ez badugu :)

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago