[Librezale] Tuxpaint euskaraz.

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Or, Urt 9, 13:53:26, CET 2004


Mikel Olasagasti(e)k dio:

> Iufi xD Ala ere, itzulpen 'ofiziala'rena... eztakit nola esan, gero 
> taldea erakustean ikusiko duzue :P

Ofiziala da Tuxpaintekin batera banatzen den itzulpena delako, eta 
Tuxpaintekin banatzen da egileari informatu zaiolako. phpBB Euskarazen 
itzulpen ofiziala phpBB Espaņak sinatutakoa den moduan, nik lehenago 
hasi banintzen ere ez nien nire lanaren berri eman egileei. Hori da 
ofiziala izatea, besterik ez.

>Tristea da bai lana bikoiztea, ala ere, are tristeago beno, tristeagoa baina larriagoa, gauza bera egiten 2 edo 3 talde ibiltzea.. baina beno, ez da kasua honi buruz hizketaldia egiteko.
>  
>
Ba nik benetan eskertuko nizuke gai honetan sakontzea, ez dudalako ondo 
ulertzen esan nahi duzuna. Larria iruditzen zaizun hori niri 
aberasgarria iruditzen zait.

Euskaraketan fruituak ematen duten proiektuen artean gaur egun EuskalGNU 
eta Librezale dira ezaguneneak, baina ez bakarrak, Metaboliketik atera 
dira hainbat euskaraketa, eta norbanakoek bere pedora egindako 
euskaraketaren bat aurkitu dezakezu inoiz han hemenka ere. (Eta auskalo 
zenbat ez ditudan ezagutzen)

Hori talde bakarrean bildu nahi duzu? Eraginkorragoa iruditzen zait 
indar hoiek elkar ezagutaraztea eta koordinatzeko baliabideak ezartzea 
da, helburu eta irizpide ezberdineko taldeen elkarpuntu bat. 
Zentralismoak mesfidantza sortzen du, berdinen arteko adostasunak taldelana.

>http://www2.iro.umontreal.ca/translation/registry.cgi?team=eu da taldearen orria. Nik nere kontu hortik 'tuxpaint' 'hello' eta 'wget' paketea euskeratua ditut, nano ere euskeratua ikusi dut eta askoz gehiagorik ez. 
>
>  
>
Ez dakit noiz baina gogoratzen dut webgune hau aurkitu izana eta 
euskerazko atala hilik zegoelakoan ahaztu ere, barkatu. Koordinazio 
tresna bikaina izan daiteke, egia esateko adostasuna badago edozeinek 
balio du, dena dela koordinazio tresnek ezin dute ohiko lan modua 
ahaztu, beti egilea informatzea alegia, bestela ez dugu askorik irabazi, 
koordinazio hori ezagutu gabe zuzenean egilearengana jotzen duenik betik 
egongo delako.

Aspaldiko behar honi inoiz irtenbidea aurkitu diogu, ziur.

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago