[Librezale] Tuxpaint euskaraz.
Mikel Olasagasti
hey_neken
Or, Urt 9, 18:23:19, CET 2004
El vie, 09-01-2004 a las 13:53, Osoitz Elkorobarrutia escribió:
> Mikel Olasagasti(e)k dio:
>
> > Iufi xD Ala ere, itzulpen 'ofiziala'rena... eztakit nola esan, gero
> > taldea erakustean ikusiko duzue :P
>
> Ofiziala da Tuxpaintekin batera banatzen den itzulpena delako, eta
> Tuxpaintekin banatzen da egileari informatu zaiolako. phpBB Euskarazen
> itzulpen ofiziala phpBB Españak sinatutakoa den moduan, nik lehenago
> hasi banintzen ere ez nien nire lanaren berri eman egileei. Hori da
> ofiziala izatea, besterik ez.
Ieu... ea, enintzen behar bada gustiz ondo esplaiatu nire 'ofizialaren'
ideiari buruz. Beno, egia esan bai, baina emandako gnu taldean ez
zegoenez... beno ez dio axola... gaizki ulertua besterik ez :)
>
> >Tristea da bai lana bikoiztea, ala ere, are tristeago beno, tristeagoa baina larriagoa, gauza bera egiten 2 edo 3 talde ibiltzea.. baina beno, ez da kasua honi buruz hizketaldia egiteko.
> >
> >
> Ba nik benetan eskertuko nizuke gai honetan sakontzea, ez dudalako ondo
> ulertzen esan nahi duzuna. Larria iruditzen zaizun hori niri
> aberasgarria iruditzen zait.
>
> Euskaraketan fruituak ematen duten proiektuen artean gaur egun EuskalGNU
> eta Librezale dira ezaguneneak, baina ez bakarrak, Metaboliketik atera
> dira hainbat euskaraketa, eta norbanakoek bere pedora egindako
> euskaraketaren bat aurkitu dezakezu inoiz han hemenka ere. (Eta auskalo
> zenbat ez ditudan ezagutzen)
>
> Hori talde bakarrean bildu nahi duzu? Eraginkorragoa iruditzen zait
> indar hoiek elkar ezagutaraztea eta koordinatzeko baliabideak ezartzea
> da, helburu eta irizpide ezberdineko taldeen elkarpuntu bat.
> Zentralismoak mesfidantza sortzen du, berdinen arteko adostasunak taldelana.
Ea, honi buruz nire buruan mila bider ibili naiz, eta beno, arrazoi duzu
esandako puntu batzutan. Zentralismoak desfindantza sortu dezake, baina
izen baten azpian egoteak agian indartsuago egiten du taldea.
Alegia, 2 talde koordinatuta, eta helburu berdinekin ulertu dezaket,
baina kasi gehiago ulertzen dut izen baten azpian hainbat talde egotea
koordinatuta.
Baina beno, azken finean hori nire ideia da, eta ez da zertan gauzatu
behar, ongi koordinatzearekin konformatzen naiz ;)
>
> >http://www2.iro.umontreal.ca/translation/registry.cgi?team=eu da taldearen orria. Nik nere kontu hortik 'tuxpaint' 'hello' eta 'wget' paketea euskeratua ditut, nano ere euskeratua ikusi dut eta askoz gehiagorik ez.
> >
> >
> >
> Ez dakit noiz baina gogoratzen dut webgune hau aurkitu izana eta
> euskerazko atala hilik zegoelakoan ahaztu ere, barkatu. Koordinazio
> tresna bikaina izan daiteke, egia esateko adostasuna badago edozeinek
> balio du, dena dela koordinazio tresnek ezin dute ohiko lan modua
> ahaztu, beti egilea informatzea alegia, bestela ez dugu askorik irabazi,
> koordinazio hori ezagutu gabe zuzenean egilearengana jotzen duenik betik
> egongo delako.
>
> Aspaldiko behar honi inoiz irtenbidea aurkitu diogu, ziur.
Ea egia den :)
Beno, ea aurrera jarraitzen dugun apurka apurka :)
Ondo ibili, ta astuburu ona pasa.
MiKeL
>
> Osoitz
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago