[Librezale] Gazte Topagunea 04

Mikel Olasagasti hey_neken
Al, Api 5, 13:35:20, CEST 2004


            Ņo... 27an idatzitako mezua gaur iritxi zait :(


>                  GU GERA HERRIA, EGIN DEZAGUN BIDEA!
                eta ibiliko garelako txakurrek zaunka...
> 
>         Gazte topagunea'04 Itsasondo (Apirilak 9, 10, 11, 12)
> 
>  
> 
> Aupa gazte, beste behin ere Gazte Topagunearen atarian aurkitzen gara
> eta gazte mugimenduan lanean hari garenontzat egun aproposak dira
> esperientzia ezberdinak ezagutu eta gure herrian prantikan jartzeko
> ezagupenak jasotzeko. Gazte mugimenduan, komunikazioari dagokionez,
> arduraren bat dutenei dei berezia egin nahi dizuegu komunikazio
> gunetik pasa eta bertako tailer ezberdinetan parte hartzeko. Besteak
> beste hauek izando dira bertan egingo ditugun ikastaro edo tailerrak:

Librezaletako nor joango da? jeje, ezizen-nick-ak arpegiekin
erlazionatzeko da behingoz :)

Ez dute goizegi jarri linux-eko txarla? jeje, resakoso joan beharko naiz
ba, hori bai, euskal_linux-eko kamixetakin arro arro jiajia



> ? LARUNBATA10
> 
> ?   11etan komunikazio tailerra: Bertan kanpaina komunikatiboak
> 
> nola planteatu behar dugun argitu nahi dugu, teknika ezberdinak
> erabiliz, bitarteko ezberdinak planteatuz eta guztia adibide praktiko
> batekin egingo dugularik.
> 
> ?   11etan ere WEB orriak egiteko ikastaro bat emango dugu
> 
> Bertan, teoria emateaz gain WEB orri bat egingo dugu praktikoki.
> 
> Beraz gazte eragile, asanblada ... -etako kideoi argazki eta testuak
> emateko deia egiten dizuegu WEB orrian edukiak sar ditzagun, gero
> argitaratzeko.
> 
> ?   16etan komiki tailerra: Bertan marrazkien bitartez ideiak nola
> elarazten diren aztertuko dugu, komiki on bat egiteko ez daukagu
> marrazkilari ona izan beharrik, 4 marra eginez ideiak transmititzen
> ikasiko dugu. 
> 
>  
> 
>  
> 
> 
> ? IGANDEA11
> ? 11etan LINUX eta software librearen mugimenduaz arituko gara.
> Sistema eragile altenatibo eta herritarra denez, bere aldeko apostua
> egiten baitugu.
> 
> ?   17etan aldizkariak egiteko tailerra egingo dugu. "Quark" programa
> erabiliz aldizkari bat nola diseinatzen den ikasi eta plantilla bat
> egingo dugu, bakoitzak gero bere herrian erabili dezan.
> 
>  
> 
>  
> 
> Besterik gabe, topagunean elkar ikusiko dugulakoan eta bertako
> ikastaro eta abar.ek herrietako borroketarako balioko digulakoan
> agurtzen gara.
> 



-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.Mundurat.net
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago