[Librezale] Gazte Topagunea 04

gazte-topagunea info
Al, Api 5, 12:14:53, CEST 2004


DIR="LTR">

_*GU GERA HERRIA, EGIN DEZAGUN BIDEA!*_

*Gazte topagunea'04 Itsasondo (Apirilak 9, 10, 11, 12)*

 

Aupa gazte, beste behin ere Gazte Topagunearen atarian aurkitzen gara 
eta gazte mugimenduan lanean hari garenontzat egun aproposak dira 
esperientzia ezberdinak ezagutu eta gure herrian prantikan jartzeko 
ezagupenak jasotzeko. Gazte mugimenduan, komunikazioari dagokionez, 
arduraren bat dutenei dei berezia egin nahi dizuegu komunikazio gunetik 
pasa eta bertako tailer ezberdinetan parte hartzeko. Besteak beste hauek 
izando dira bertan egingo ditugun ikastaro edo tailerrak:

 

. *LARUNBATA10*

.   11etan *komunikazio tailerra*: Bertan kanpaina komunikatiboak

nola planteatu behar dugun argitu nahi dugu, teknika ezberdinak 
erabiliz, bitarteko ezberdinak planteatuz eta guztia adibide praktiko 
batekin egingo dugularik.

.   11etan ere *WEB orriak* egiteko ikastaro bat emango dugu

Bertan, teoria emateaz gain WEB orri bat egingo dugu praktikoki.

Beraz gazte eragile, asanblada ... -etako kideoi argazki eta testuak 
emateko deia egiten dizuegu WEB orrian edukiak sar ditzagun, gero 
argitaratzeko.

.   16etan *komiki tailerra*: Bertan marrazkien bitartez ideiak nola 
elarazten diren aztertuko dugu, komiki on bat egiteko ez daukagu 
marrazkilari ona izan beharrik, 4 marra eginez ideiak transmititzen 
ikasiko dugu.

 

 


  . IGANDEA11

. 11etan *LINUX* eta software librearen mugimenduaz arituko gara. 
Sistema eragile altenatibo eta herritarra denez, bere aldeko apostua 
egiten baitugu.

.   17etan *aldizkariak egiteko tailerra* egingo dugu. "*Quark*" 
programa erabiliz aldizkari bat nola diseinatzen den ikasi eta plantilla 
bat egingo dugu, bakoitzak gero bere herrian erabili dezan.

 

 

Besterik gabe, topagunean elkar ikusiko dugulakoan eta bertako ikastaro 
eta abar.ek herrietako borroketarako balioko digulakoan agurtzen gara.



Erantzunak:

info a bildua gazte-topagunea.net

-------------- hurrengo orria --------------
HTML gehigarri bat aurkitu da...
URL: http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20040327/087b4c61/attachment.htm


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago