[Librezale] google euskeraz

irratia.com jalgihadi
Ost, Ira 24, 12:04:27, CEST 2003


Kaixo bat nator Jordiren kezkarekin.

Sustatu.com atarian piztu da eztabaida, bertatik librezale.org-ko forora
eroan dezakegu, eta zerbait egin.

Zer deritzozue besteok?

ia ba!

google.EZ

-----Mensaje original-----
De: Librezale-bounces a bildua librezale.org
[mailto:Librezale-bounces a bildua librezale.org]En nombre de Jordi Blasi
Enviado el: miércoles, 24 de septiembre de 2003 11:56
Para: librezale a bildua librezale.org
Asunto: [Librezale] google euskeraz


Gauza bat konfirmatuko didazue? Agian kanpaina bat egin daiteke honetatik

Lehen (aspaldi) google-en orriak aukeratzen zenuen hizkuntza jartzen
zuen eta zehazki euskerazko bertsioan Google Euskera jartzen zuen. Baina
gaur sartu nahiz eta (behingoz) euskara basque_eu konfiguratu dut nire
Internet Explorer miresgarrian eta ikusten dudana zera da: Google
ESPAINIA!!! eta gainera google.es -era eramaten nau. Noiztik dabil
horrela? google.fr en ez dago euskarako aukerarik (ez dago hizkuntz
aukerarik, ez bretoia, ez korsoa, ez kataluniera).

Nola ikusten duzue protesta formal bat egiteko? Bi ikuspuntu egon daitezke:
    - Ez gara espainolak, ez dugu espaianrekin loturarik nahi, izatez
frantziako estatupean ere bizi gara eta horregaitik nahiago dugu
hizkuntzaren (euskara) erreferentea izatea izenburuan eta .com domeinu
generikoaren pean egotea.
    - estatalitatea onartzen ba diegu, frantzialdeko euskaldun batek ez
al dauka google.fr domeinuan bere hizkuntzan erabiltzeko aukerarik?

Niri gehiago guztatzen zait lehenengoa. Baina bigarrenerako agian
kataluniako talderen batekin elkartu gintezke, softcatala adibidez, edo
ezagutzen duzuen besteren bat.

agur,

        jordi






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago