[Librezale] google euskeraz

Jordi Blasi jblasi
Ost, Ira 24, 12:52:39, CEST 2003


Esan duzunean begiratu dut. Ez neukan ikusita Sustatu.com-eko kontua. 
Gaur froga egin dudanean topatu dut. "google.ez" izena oso ona dela 
deritzot.

Agian hor esaten dutenaz adoz ez nagoen gauza bakarrarekin zera da: ez 
dut uste gure kexua google Spain-entzat denik, baizik eta bertan euskera 
sartu dutenentzat, hau da, zentralarentzat. Euskaraskoa izakera propioa 
izan behar duela, eta ez beste herrialde batena, euskarazkoa itzulpen 
hutza bihurtuz.

Nahiz eta estatua ez izan, ISO-xxx (ez dakit zein zenbaki, baina i18n 
kontuetan erreferentzia formala da) izakera propioa ba dagoela onartu 
du. "es" teklatuetarako baino ez gara. Estatu Batuetatik hau baloratu 
behar ba dute, argumentu serioa hori izango dela uste dut.

agur,

        jordi

agur,

        jordi



irratia.com escribió:

>Kaixo bat nator Jordiren kezkarekin.
>
>Sustatu.com atarian piztu da eztabaida, bertatik librezale.org-ko forora
>eroan dezakegu, eta zerbait egin.
>
>Zer deritzozue besteok?
>
>ia ba!
>
>google.EZ
>
>-----Mensaje original-----
>De: Librezale-bounces a bildua librezale.org
>[mailto:Librezale-bounces a bildua librezale.org]En nombre de Jordi Blasi
>Enviado el: miércoles, 24 de septiembre de 2003 11:56
>Para: librezale a bildua librezale.org
>Asunto: [Librezale] google euskeraz
>
>
>Gauza bat konfirmatuko didazue? Agian kanpaina bat egin daiteke honetatik
>
>Lehen (aspaldi) google-en orriak aukeratzen zenuen hizkuntza jartzen
>zuen eta zehazki euskerazko bertsioan Google Euskera jartzen zuen. Baina
>gaur sartu nahiz eta (behingoz) euskara basque_eu konfiguratu dut nire
>Internet Explorer miresgarrian eta ikusten dudana zera da: Google
>ESPAINIA!!! eta gainera google.es -era eramaten nau. Noiztik dabil
>horrela? google.fr en ez dago euskarako aukerarik (ez dago hizkuntz
>aukerarik, ez bretoia, ez korsoa, ez kataluniera).
>
>Nola ikusten duzue protesta formal bat egiteko? Bi ikuspuntu egon daitezke:
>    - Ez gara espainolak, ez dugu espaianrekin loturarik nahi, izatez
>frantziako estatupean ere bizi gara eta horregaitik nahiago dugu
>hizkuntzaren (euskara) erreferentea izatea izenburuan eta .com domeinu
>generikoaren pean egotea.
>    - estatalitatea onartzen ba diegu, frantzialdeko euskaldun batek ez
>al dauka google.fr domeinuan bere hizkuntzan erabiltzeko aukerarik?
>
>Niri gehiago guztatzen zait lehenengoa. Baina bigarrenerako agian
>kataluniako talderen batekin elkartu gintezke, softcatala adibidez, edo
>ezagutzen duzuen besteren bat.
>
>agur,
>
>        jordi
>
>
>
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>
>  
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago