[Librezale] google euskeraz
    Jordi Blasi 
    jblasi
       
    Ost, Ira 24, 11:54:27, CEST 2003
    
    
  
Gauza bat konfirmatuko didazue? Agian kanpaina bat egin daiteke honetatik
Lehen (aspaldi) google-en orriak aukeratzen zenuen hizkuntza jartzen 
zuen eta zehazki euskerazko bertsioan Google Euskera jartzen zuen. Baina 
gaur sartu nahiz eta (behingoz) euskara basque_eu konfiguratu dut nire 
Internet Explorer miresgarrian eta ikusten dudana zera da: Google 
ESPAINIA!!! eta gainera google.es -era eramaten nau. Noiztik dabil 
horrela? google.fr en ez dago euskarako aukerarik (ez dago hizkuntz 
aukerarik, ez bretoia, ez korsoa, ez kataluniera).
Nola ikusten duzue protesta formal bat egiteko? Bi ikuspuntu egon daitezke:
    - Ez gara espainolak, ez dugu espaianrekin loturarik nahi, izatez 
frantziako estatupean ere bizi gara eta horregaitik nahiago dugu 
hizkuntzaren (euskara) erreferentea izatea izenburuan eta .com domeinu 
generikoaren pean egotea.
    - estatalitatea onartzen ba diegu, frantzialdeko euskaldun batek ez 
al dauka google.fr domeinuan bere hizkuntzan erabiltzeko aukerarik?
Niri gehiago guztatzen zait lehenengoa. Baina bigarrenerako agian 
kataluniako talderen batekin elkartu gintezke, softcatala adibidez, edo 
ezagutzen duzuen besteren bat.
agur,
        jordi
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago