[Librezale] RV: [UEUkideak] Mailman dela eta] ERANTZUNA
Jordi Blasi
jblasi
Al, Urr 27, 15:52:05, CET 2003
Bi mezu gehiago eta Euskal Herria utzi beharko duzu.
agian gero "La Razon"-eko informatika atalean lekuren bat topatuko dizute :)
zelan HackMeeting-a?
agur,
jordi
Osoitz escribió:
> Xabier Isasi jauna,
>
> UEUko zerrendaren bidez zuzentzen natzaizu hori delako daukadan medioa,
> baina etorkizunean zuzenean hitzegitea nahiago baduzu, hau da nire
> ePosta: osoitz a bildua zuhar.com
>
> Nire aurreko mezuan ez nuen lortu behar bezala azaltzea eta horrek
> gaizki ulertu larri bat sortu du, saiatuko naiz oraingoan argitzen.
>
> UEUk eta Librezalek itzulpena bukatzear zeudela izan zuen batak
> bestearen lanaren berri.
>
> Librezalek UEU ezagutzen du, UEUkide batzuk ere Librezaleak dira, eta
> ni, kidea ez banaiz ere, ezagutzen dut UEU, ezagutzen ditut UEUren
> ekimenak informatikan eta arlo honetan ere euskararen normalizazioaren
> alde egiten dituen ahaleginak.
>
> Soft librearen mintegian, oraindik Librezale.org existitzen ez zela
> Zuhar enpresako kide bezala UEUk gure lanaren berri emateko aukera eman
> zidan, eta Informatika euskaldunen bilkuran, ni joaterik izan ez banuen
> ere, lankide bik bertan demo bat egiteko aukera izan zuten.
>
> Zehazki, bilkura horretan iragarri zuen UEUk mailman itzuli behar zuela,
> nire lankideak demoa egiten zuen bitartean.
>
> Informatikari euskaldunen bilkura ezinbesteko tresna da, baina ez ditu
> soft librearen ohiko garapen moduak ordezkatzen, eta ez du horren
> beharrik ere.
>
> UEUrekin ez dago arazorik, besterik gabe lana bikoiztu dugula, baina
> horri buruz hitzegin zen bere garaian UEUko informatika sailarekin, eta
> egokiena proiektuaren ardura Librezaleren esku uztea zela erabaki zen
> bertsio berriago batean geundelako lanean, eta horretarako UEUk
> ordurarte zeukana gure esku jarri ere.
>
> Librezalek duen lan modua irekia da, eta egindako lanak azkar eta
> askotan kaleratzea da gure filosofia, hau ere soft librean nahiko
> hedatua dagoen teknika bat da, honi esker proiektuan jende gehiagori
> inplikatzeko aukera eskeintzen zaiolako, komunitatea sortuz. Lan modu
> honi buruz sakontzeko oso argigarria da Eric S. Raymon-en "The cathedral
> and the bazaar" liburua:
> http://www.sindominio.net/biblioweb/telematica/catedral.html
>
> Honi gehitu behar diogu mailman 2.1.3 kaleratzear zegoela oso denbora
> gutxiz iragarri zuela garatzaileak, beraz faltza zitzaizkigun kateak
> UEUren itzulpenetik hartu, itzulpena bukatu eta bidali zen, akatsak
> zituela jakinda.
>
> Esan nahi du horrek lana bukatuta dagoela? Ez Soft librean proiektuak ez
> dira momentuko lan gisa planteatzen, jarraipen asmo batekin baizik,
> dituen akats hoiek zuzentzeko UEUk egindako itzulpena erabiliko dugu, bi
> itzulpenen terminologia eta estilo homogeneotasuna bilatuz, eta horretan
> ere UEUren laguntza izatea eskertuko genuke.
>
> Librezalek ez du inongo arazorik UEUrekin, erlazio on bat baizik, eta
> hori da zehazki Librezalek UEUrekin izan nahi duen erlazioa.
>
> Librezale.org-k ez du inoiz UEUren kontra edo bere lanaren kontra
> irainik bota edo susmorik zabaldu, eta ez du egingo, Librezalek UEUri
> eta bere lanari begirune osoa dio.
>
> Arazo bakarra Luistxo Fernandezek sortu du itzulpenaren akatsak aitzaki,
> alde batetik Sustatun berria ez argitaratu nahi izatean, eta ondoren
> erdizkako egiz eta gezurrez eraikitako mezu batez UEU Librezaleren
> kontra jarri nahi izatean, eta konfliktoa bilatuz elkarulermena zegoen
> tokian.
>
> Luistxok argitu beharko du zeintzu interes babesteko saiatu den
> Librezale eta UEUren arteko elkarulermena kutsatzen.
>
> Agur bero bat UEUkideei,
>
> Osoitz Elkorobarrutia
> Librezale.org-ko kidea
>
> 2003/10/27 15:06
>
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago