[Librezale] RV: [UEUkideak] Mailman dela eta] ERANTZUNA
Osoitz
osoitz
Al, Urr 27, 15:12:02, CET 2003
Xabier Isasi jauna,
UEUko zerrendaren bidez zuzentzen natzaizu hori delako daukadan medioa,
baina etorkizunean zuzenean hitzegitea nahiago baduzu, hau da nire
ePosta: osoitz a bildua zuhar.com
Nire aurreko mezuan ez nuen lortu behar bezala azaltzea eta horrek
gaizki ulertu larri bat sortu du, saiatuko naiz oraingoan argitzen.
UEUk eta Librezalek itzulpena bukatzear zeudela izan zuen batak
bestearen lanaren berri.
Librezalek UEU ezagutzen du, UEUkide batzuk ere Librezaleak dira, eta
ni, kidea ez banaiz ere, ezagutzen dut UEU, ezagutzen ditut UEUren
ekimenak informatikan eta arlo honetan ere euskararen normalizazioaren
alde egiten dituen ahaleginak.
Soft librearen mintegian, oraindik Librezale.org existitzen ez zela
Zuhar enpresako kide bezala UEUk gure lanaren berri emateko aukera eman
zidan, eta Informatika euskaldunen bilkuran, ni joaterik izan ez banuen
ere, lankide bik bertan demo bat egiteko aukera izan zuten.
Zehazki, bilkura horretan iragarri zuen UEUk mailman itzuli behar zuela,
nire lankideak demoa egiten zuen bitartean.
Informatikari euskaldunen bilkura ezinbesteko tresna da, baina ez ditu
soft librearen ohiko garapen moduak ordezkatzen, eta ez du horren
beharrik ere.
UEUrekin ez dago arazorik, besterik gabe lana bikoiztu dugula, baina
horri buruz hitzegin zen bere garaian UEUko informatika sailarekin, eta
egokiena proiektuaren ardura Librezaleren esku uztea zela erabaki zen
bertsio berriago batean geundelako lanean, eta horretarako UEUk
ordurarte zeukana gure esku jarri ere.
Librezalek duen lan modua irekia da, eta egindako lanak azkar eta
askotan kaleratzea da gure filosofia, hau ere soft librean nahiko
hedatua dagoen teknika bat da, honi esker proiektuan jende gehiagori
inplikatzeko aukera eskeintzen zaiolako, komunitatea sortuz. Lan modu
honi buruz sakontzeko oso argigarria da Eric S. Raymon-en "The cathedral
and the bazaar" liburua:
http://www.sindominio.net/biblioweb/telematica/catedral.html
Honi gehitu behar diogu mailman 2.1.3 kaleratzear zegoela oso denbora
gutxiz iragarri zuela garatzaileak, beraz faltza zitzaizkigun kateak
UEUren itzulpenetik hartu, itzulpena bukatu eta bidali zen, akatsak
zituela jakinda.
Esan nahi du horrek lana bukatuta dagoela? Ez Soft librean proiektuak ez
dira momentuko lan gisa planteatzen, jarraipen asmo batekin baizik,
dituen akats hoiek zuzentzeko UEUk egindako itzulpena erabiliko dugu, bi
itzulpenen terminologia eta estilo homogeneotasuna bilatuz, eta horretan
ere UEUren laguntza izatea eskertuko genuke.
Librezalek ez du inongo arazorik UEUrekin, erlazio on bat baizik, eta
hori da zehazki Librezalek UEUrekin izan nahi duen erlazioa.
Librezale.org-k ez du inoiz UEUren kontra edo bere lanaren kontra
irainik bota edo susmorik zabaldu, eta ez du egingo, Librezalek UEUri
eta bere lanari begirune osoa dio.
Arazo bakarra Luistxo Fernandezek sortu du itzulpenaren akatsak aitzaki,
alde batetik Sustatun berria ez argitaratu nahi izatean, eta ondoren
erdizkako egiz eta gezurrez eraikitako mezu batez UEU Librezaleren
kontra jarri nahi izatean, eta konfliktoa bilatuz elkarulermena zegoen
tokian.
Luistxok argitu beharko du zeintzu interes babesteko saiatu den
Librezale eta UEUren arteko elkarulermena kutsatzen.
Agur bero bat UEUkideei,
Osoitz Elkorobarrutia
Librezale.org-ko kidea
2003/10/27 15:06
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago