[Librezale] librezale filosofia 0.1
^pi^
pi
Al, Urr 27, 23:46:02, CET 2003
Bueno hemen da librezale_filosofia dokumetutxoaren lehen beta , ea zer
pentsatzen duzuen (animatu eta kritikau gustora). Sormenerako Morga II
batzarreko aktetan oinarritu nahiz. Hortik aurrera gehituriko <pi>
artean ipini diat. Noski dokumento hau ez da CD-a sartzean agertu
beharrekoa...
Horretarako proiektu garrantzitsuenen pare bat lerrorekin aski izango
litzateke nire ustez (lirezalerentzat lehenengo bi lerroak piska bat
eraldatuaz aski izan liteke)
LibreZale.Org Euskara informatikaren munduan bultzatzea helburua duen
lantalde ireki bat gara eta hauek dira gure helburuak:
* Software Euskalduna bultzatu: Gure herrian gure hizkuntzan
bizitzeko eskubide osoa dugulako.<pi> Horretarako Euskarazko
softwarea sortzen duen edonori edo software euskaraketa
proiektuei gure laguntza, baliabide, lanabes eta esperientzia
eskeiniaz.</pi>
* Software librea bultzatu: Librezale kideen gehiengoak berezko
helburu gisa ikusten dugu pisuzko arrazoi ezberdin ugari medio
(gizarte justizia, euskalzaletasuna, eta abar luze bat).
<pi>Librezaletasun hau softwarearen esparrutik atera eta
librezalen lanak era ?librean? egin nahi ditugu.</pi> <== Hau ez
dakit hobe espresatzen
Aurreko bi helburuen ondorioa garbia da: Guretzat balio handiagoa du
librea eta euskalduna den zerbait, soilik librea edo soilik euskalduna
den beste ezer baino. Horrek ez du esan nahi azken hauek baliogabetzen
ditugunik.
* Informatikaz euskaraz hitzegin duen komunitatea sortu,<pi>
horren laguntzaz erabiltzaileek aurki ditzazketen arazoei
irtenbidea bilatzen saiatu.
* Dokumentazioa sortu/euskaratzea ere ezinbestekoa ikusten dugu
.</pi>
* Gizarteratzea: Gure asmoa ez da elite bat sortzea, baizik eta
gizartearen onerako den lan bat egitea, gure azken helburua
(informatikan ere libre eta euskaraz aritzea) soilik guretzat
lortzearekin ez gara konformatzen, hori inguratzen gaituen
gizarteari zabaldu nahi diogu, zentzu horretan beste
(azpi)lehentasun batzuk markatu beharra ere ikusten dugu:
- Plataforma aniztasuna lehenestu: Guretzat balio gehiago du
GNU/Linux, Windows eta Mac erabiltzaileentzat erabilgarria den
zerbait soilik talde itxi batentzat erabilgarria dena baino, eta
balio gehiago du aurreko irizpideak betez publiko zabal batera
heltzen dena kolektibo txiki batera heltzen dena baino.
- Estandar irekiak bultzatu: Aukera teknologikoen gainetik
baliabideak guztiontzat erabilgarriak izan behar dira, eta
guztiok erabiltzeko aukera izan dezagun estandar irekien
erabilera ezinbestekoa da.
ala ...
--
^pi^ <pi a bildua beobide.net>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago