[Librezale] [Fwd: [hph] RV: [UEUkideak] Mailman dela eta]

Osoitz osoitz
Al, Urr 27, 15:10:42, CET 2003



-------- Original Message --------
Subject: [hph] RV: [UEUkideak] Mailman dela eta
Date: Mon, 27 Oct 2003 13:58:17 +0100
From: (oina.zientzi) jose miguel campillo <jmcampillo a bildua eps.mondragon.edu>
Reply-To: haupittuhau a bildua yahoogroups.com
To: <haupittuhau a bildua yahoogroups.com>

Aupa Osoitz,

Hemen daukazu zure mezuaren erantzuna. Txo, UEUko zuzendariak erantzun 
dizu!!!! Eta gainera nahiko tono erasokorrean. Horrek gauza bat 
frogatzen du. Ostegunean zure mezua UEUkideen zerrendara bidali nuenean, 
zentsuratua izan zen ostiral eguerdira arte. Aurreko mezuan esan ez 
banuen ere, ostiral goizean hiru dei egin nituen mezuarekin zer gertatu 
zen jakiteko. Isasiri ere deitu egin nion ostiralean. Eta azkenean 
zerrendan sartu zuten.

Beno, zuek jakingo duzue zer egin. Mezu berri bat UEUkideen zerrendara 
sartzea nahi baduzue, esan eta sartuko dut.

Zelan kontzertua?


-----Mensaje original-----
De: Idoia [mailto:komunikazioa a bildua ueu.org]
Enviado el: lunes, 27 de octubre de 2003 13:26
Para: ueukideak a bildua zerrendak.ueu.org
Asunto: [UEUkideak] Mailman dela eta


> UEUko adiskideok agur t'erdi
>
>         Zuek guztiok dakizue zein nolako lana egiten ari garen UEUkook informatika
> alorrean euskarak dagokion lekua eduki dezan. Harrotasunez esan dezakegu
> hainbat alorretan aitzindariak izan garela.
>
>         Baina gure helburua ez da aitzindariak izatea euskara eta euskaldunei
> dagokiena lortzea baino. Horretan dihardu UEUk eta, kasu honetan bereziki
> UEUko informatikaria, lan taldekoak eta informatika saila, guztiak
> Code&Syntax enpresaren languntzaz eta lankidetzaz.
>
>         UEUk bere gain hartutako eginkizunen artean mailman euskaratzea izan zen.
> Eta horretan sortu da eztabaida. UEUtik kanpoko "Librezaleak" deitutakoak
> antzerako lanari lotu zitzaioten. Antza denez, horiek ez zuten UEU
> ezagutzen edo ez zekiten UEU zertan zebilen. Badirudi UEUk azken urteotan
> antolatuako software libreko mintegiak eta egindako ahaleginak bere
> eginkizunak zabaltzeko ez dutela ohiartun handirik izan.
>
>         Ezezagutza horrek hainbat nahasketa sortu ditu. Horren aurrean zuzendaria
> naizen aldetik gaitzetsi behar dut UEUko kide eta lanen kontra botatako
> irainak eta zabaldutako susmoak. UEUk beti bilatu izan du lankidetza eta
> kasu honetan horrela erakutsi du. Lankidetzaren bidetik jarraitu nahi dugu.
> Eta lankidetzaren bidetik jarraitzeko begirunea eta informazio zuzena
> izatea ezinbestekoa da.
>
>         UEUko kideak ez diren edonori, nahi duenari, erakutsi nahi diogu UEU zer
> den eta zertan diharduen, horretarako beti egon gara prest. Ezaguna da
> UEUren jarduera baliabide informatikoei dagokienez. Aurrerantzean horrela
> izango dela seguru nago. Hala bedi. Ondo izan.
>
> Xabier Isasi
>
> UEUko zuzendaria
>
>
>




------------------------ Yahoo! Groups Sponsor ---------------------~-->
Rent DVDs Online - Over 14,500 titles.
No Late Fees & Free Shipping.
Try Netflix for FREE!
http://us.click.yahoo.com/vhSowB/XP.FAA/3jkFAA/J.NolB/TM
---------------------------------------------------------------------~->

Konpartsaren helbideak:
   Mezuak bidaltzeko: haupittuhau a bildua onelist.com
   Suskribatzeko:    haupittuhau-subscribe a bildua onelist.com
   Desuskribatzeko:  haupittuhau-unsubscribe a bildua onelist.com
   Politburo:   haupittuhau-owner a bildua onelist.com

Shortcut URL to this page:
   http://www.onelist.com/community/haupittuhau

Your use of Yahoo! Groups is subject to http://docs.yahoo.com/info/terms/



.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago