[Librezale] HackMeeting, CDa ...
rakentz
rakentz
Or, Urr 24, 04:50:57, CEST 2003
Barkau horrelako karaktere masa bidaltzea :) , parrafoz separatu ditut
baina dena batera bidali du. Latza goizean irakurtzeko eh???
rakentz(e)k dio:
> Apa gaztiak!
>
> Akenaldian arazotxo batzuk izan ditut ordenadorearekin eta orain jaso
> ditut azken egunetako mezuak.
>
> Komentatu nahi nituen gauza batzuk daude, baina lehenengo gainera
> datorrena;
>
> Nik ere HMra juteko asmoa det, bihar atsaldean agian ezin, baina
> larunbat eguerdian ahal det. Dooteok dioen software libre eta
> euskerari buruzko hitzaldia oraingoz 4tan denez bertara azalduko naiz
> gutxienez. Aukera paregabea da CDari buruz hitzegiteko eta
> euskalGNUkoekin gauzak adosteko. Osoitz, ez al zatoz librezaleko
> bozeramaile gisa hitzegitera? UEUko zerrendara erantzundako mezua oso
> ona iruditzen zait probokazio eta denbora galtzeak alde batera uzteko
> eta lanari ekiteko.
> CDari buruz: Agian gnome eta kde3 ko fitxategiak ez dituzte prest
> edukiko, baina bertako programa batzuk akaso ia euskeratuta egongo
> dira eta badaude batzuk (Morgako batzarraren ostetik konturatu naiz,
> uste det nik bakarrik ez nekiela..), windows eta mac-entzako ere balio
> dutenak . Adibidez nik xmms (winamp bezelakoa) euskaraz dakat eta
> pentsatzen det euskalgnuko kde3 euskarazko fitxategia jartzeagatik
> izango dudala bestela ez dakit; kurtsikek dioen bezala gaim
> (protokolo anitzeko mezularia ) euskeratuta ikusi dudala uste det,
> igual jaurlatxirlako mandrakean; eta gimp (nere ustez photoshop baino
> dexente hobea) euskeratzera eraman zuela esan zuen Dooteok. Oker ez
> banago hiru adibide horiek windowserako ere balio dute. Mozilla,
> Oppenofice, gaim, gimp, xmms, 3 plataformetarako eta azalpen garbi
> batzuk azalduz; zer diren, nola istalatu, zalantzak zein foroan azaldu
> ;) , software librearena orokorki eta gure euskeratzearen filosofia
> pixkat azaldu, nola lagundu dezaketen garbi utzi eta euskeratzeko zein
> tresna dituzten (kbabel, euskerazko esku liburu eta guzti) . Horren
> erdia egiten badegu euskerak eta guk aurrera pausu hitzela eman
> dezakegu nere ustetan. Bazegok denborarik? Gutxi. Gogoak bai ezta?
> Neronek bai. Gai al gara? Saiatu beharko. HMnera azaldu eta hitzegingo
> degu.
>
> Badezu zerbait esateko Garakoei jalgi, ea iakurtzen dezun batzartu
> aurretik.
> Asier, ez zera kasualitatez giputxia izango eta pi bezain taxista ona
> ezta? Ala bada bidali mezu bat, bestela bihar gabean zapi gorria
> armairutik atera eta bide bazterren batean jarriko naiz.
>
> Ea ba larunbatean elkar ikusi eta zerbait egiten degun...
>
> Ayo danoi!
>
> Ni txopi bezela 4:30tan ispiratzen naiz ;)
>
> Asier(e)k dio:
>
>> Aupa guztiok,
>> Zuetako norbaitek Iruneko HM-era joateko asmorik badu?
>> Ni han zehar ibiliko naiz, beraz, zuetako norbaitek joateko asmoa badu
>> abisatu dezala, ea ezagutzen garen...
>> Batzuk ezagutzen zaituztet, Osoitz, Txopi, Patxi... baina besteak
>> ezagutzea
>> gustatuko litzaidake ;-)
>> Gero arte,
>>
>> Asier
>>
>>
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago