[Librezale] HackMeeting, CDa ...
rakentz
rakentz
Or, Urr 24, 04:45:40, CEST 2003
Apa gaztiak!
Akenaldian arazotxo batzuk izan ditut ordenadorearekin eta orain jaso
ditut azken egunetako mezuak.
Komentatu nahi nituen gauza batzuk daude, baina lehenengo gainera
datorrena;
Nik ere HMra juteko asmoa det, bihar atsaldean agian ezin, baina
larunbat eguerdian ahal det. Dooteok dioen software libre eta euskerari
buruzko hitzaldia oraingoz 4tan denez bertara azalduko naiz gutxienez.
Aukera paregabea da CDari buruz hitzegiteko eta euskalGNUkoekin gauzak
adosteko. Osoitz, ez al zatoz librezaleko bozeramaile gisa hitzegitera?
UEUko zerrendara erantzundako mezua oso ona iruditzen zait probokazio
eta denbora galtzeak alde batera uzteko eta lanari ekiteko.
CDari buruz: Agian gnome eta kde3 ko fitxategiak ez dituzte prest
edukiko, baina bertako programa batzuk akaso ia euskeratuta egongo dira
eta badaude batzuk (Morgako batzarraren ostetik konturatu naiz, uste det
nik bakarrik ez nekiela..), windows eta mac-entzako ere balio dutenak .
Adibidez nik xmms (winamp bezelakoa) euskaraz dakat eta pentsatzen det
euskalgnuko kde3 euskarazko fitxategia jartzeagatik izango dudala
bestela ez dakit; kurtsikek dioen bezala gaim (protokolo anitzeko
mezularia ) euskeratuta ikusi dudala uste det, igual jaurlatxirlako
mandrakean; eta gimp (nere ustez photoshop baino dexente hobea)
euskeratzera eraman zuela esan zuen Dooteok. Oker ez banago hiru adibide
horiek windowserako ere balio dute. Mozilla, Oppenofice, gaim, gimp,
xmms, 3 plataformetarako eta azalpen garbi batzuk azalduz; zer diren,
nola istalatu, zalantzak zein foroan azaldu ;) , software librearena
orokorki eta gure euskeratzearen filosofia pixkat azaldu, nola lagundu
dezaketen garbi utzi eta euskeratzeko zein tresna dituzten (kbabel,
euskerazko esku liburu eta guzti) . Horren erdia egiten badegu euskerak
eta guk aurrera pausu hitzela eman dezakegu nere ustetan. Bazegok
denborarik? Gutxi. Gogoak bai ezta? Neronek bai. Gai al gara? Saiatu
beharko. HMnera azaldu eta hitzegingo degu.
Badezu zerbait esateko Garakoei jalgi, ea iakurtzen dezun batzartu
aurretik.
Asier, ez zera kasualitatez giputxia izango eta pi bezain taxista ona
ezta? Ala bada bidali mezu bat, bestela bihar gabean zapi gorria
armairutik atera eta bide bazterren batean jarriko naiz.
Ea ba larunbatean elkar ikusi eta zerbait egiten degun...
Ayo danoi!
Ni txopi bezela 4:30tan ispiratzen naiz ;)
Asier(e)k dio:
>Aupa guztiok,
>Zuetako norbaitek Iruneko HM-era joateko asmorik badu?
>Ni han zehar ibiliko naiz, beraz, zuetako norbaitek joateko asmoa badu
>abisatu dezala, ea ezagutzen garen...
>Batzuk ezagutzen zaituztet, Osoitz, Txopi, Patxi... baina besteak ezagutzea
>gustatuko litzaidake ;-)
>Gero arte,
>
>Asier
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago