[Librezale] Foroa

^pi^ pi
Ast, Urr 23, 12:28:18, CEST 2003


Osoitz-(e)k esan zuen:
> Aupa jende,
> 
> Foroa eztabaida gune bat da, eta gurean administradorearen mezu gehiegi 
> daude horri eztabaida deitzeko.
> 
> Horregatik proposamen hau:
> 
> 1) Librezale guztiei bertan parte hartzera deitzen diet ez dago zertan 
> asko jakin behar, ez dago zerbait berria kontatzeko beharri, galderak, 
> zalantzak, iritziak... hoiek dira foro bat animatzen dituztenak.
> 
> 2) Eztabaida gai berriak proposatu.
> 
> 3) Fororen baten moderazioa hartu eta berau animatzen saiatu.
> 
> 
> Adibidez, foro berrientzako ideia batzuk:
> 
> - Segurtasuna: Windows segurtasuna / Unix segurtasuna (GNU/Linux *BSD 
> Mac OS X)
> - Formatu irekiak: Estandar irekiak, Patenteak, jabetza intelektuala, ...
> - Eppur si muove: Dedialdiak, hitzaldiak, taldeak, Hacklab, lug, ...
> 
> Gustatzen? Besterik nahi?

Guztiz ados esandakoarekin eta proposaturiko foroekin.


Niri egoki irudituko zitzaidan CD-aren sorrera foroan eztabaidatzea, horrela edonork parte har dezake eztabaidan, ea denen artean zerbait sor dezakegun (hori bai ez dut uste beharrezkoa denik gara-ren asuntoa komentatzea, Soft-libre eta euskarazko CD bat osatu nahi degula esanaz aski da).

Eta horrela agian jende gehiago bil genezake bai proiektu honentzat bai hemendik aurrerakoentzat.

ala...
-- 



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago