[Librezale] Foroa

irratia.com jalgihadi
Ast, Urr 23, 12:35:36, CEST 2003


nik ez dut ikusten gure CDarena foroan egitea.

zerrenda honetan egin behar dugu, eta azkar gainera.

baieztatu zidatenean aipatu nuen, aste honetan nuela bilera. (aurreko
astean)

bihar bilduko naiz, eta somatzen dut esku hutsik noala.

oraindik ez daukat Librezale CDaren planteamendurik.

zerbait idatzi nahi nuke gaur, bihar bilerara eroateko.

CDa planteatuta dagoenean, martxan dagoenean, tratua ixten dugunean...
planteatuko dugu, plateatu behar bada.

orain, CDa egin egin behar dugu.

Aho batzuk ixteko besterik ez bada!

euskaraz masiboki zabalduko den software librea izango da hau. beraz txukun
egin behar dugu!

ia ba!

jalgihadi ((i))

hm3ņa (han ikusiko dugu elkar)

-----Mensaje original-----
De: Librezale-bounces a bildua librezale.org
[mailto:Librezale-bounces a bildua librezale.org]En nombre de ^pi^
Enviado el: jueves, 23 de octubre de 2003 12:29
Para: Librezale a bildua librezale.org
Asunto: Re: [Librezale] Foroa


Osoitz-(e)k esan zuen:
> Aupa jende,
>
> Foroa eztabaida gune bat da, eta gurean administradorearen mezu gehiegi
> daude horri eztabaida deitzeko.
>
> Horregatik proposamen hau:
>
> 1) Librezale guztiei bertan parte hartzera deitzen diet ez dago zertan
> asko jakin behar, ez dago zerbait berria kontatzeko beharri, galderak,
> zalantzak, iritziak... hoiek dira foro bat animatzen dituztenak.
>
> 2) Eztabaida gai berriak proposatu.
>
> 3) Fororen baten moderazioa hartu eta berau animatzen saiatu.
>
>
> Adibidez, foro berrientzako ideia batzuk:
>
> - Segurtasuna: Windows segurtasuna / Unix segurtasuna (GNU/Linux *BSD
> Mac OS X)
> - Formatu irekiak: Estandar irekiak, Patenteak, jabetza intelektuala, ...
> - Eppur si muove: Dedialdiak, hitzaldiak, taldeak, Hacklab, lug, ...
>
> Gustatzen? Besterik nahi?

Guztiz ados esandakoarekin eta proposaturiko foroekin.


Niri egoki irudituko zitzaidan CD-aren sorrera foroan eztabaidatzea, horrela
edonork parte har dezake eztabaidan, ea denen artean zerbait sor dezakegun
(hori bai ez dut uste beharrezkoa denik gara-ren asuntoa komentatzea,
Soft-libre eta euskarazko CD bat osatu nahi degula esanaz aski da).

Eta horrela agian jende gehiago bil genezake bai proiektu honentzat bai
hemendik aurrerakoentzat.

ala...
--





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago