[Librezale] Foroa
    Osoitz 
    osoitz
       
    Ast, Urr 23, 12:08:50, CEST 2003
    
    
  
Aupa jende,
Foroa eztabaida gune bat da, eta gurean administradorearen mezu gehiegi 
daude horri eztabaida deitzeko.
Horregatik proposamen hau:
1) Librezale guztiei bertan parte hartzera deitzen diet ez dago zertan 
asko jakin behar, ez dago zerbait berria kontatzeko beharri, galderak, 
zalantzak, iritziak... hoiek dira foro bat animatzen dituztenak.
2) Eztabaida gai berriak proposatu.
3) Fororen baten moderazioa hartu eta berau animatzen saiatu.
Adibidez, foro berrientzako ideia batzuk:
- Segurtasuna: Windows segurtasuna / Unix segurtasuna (GNU/Linux *BSD 
Mac OS X)
- Formatu irekiak: Estandar irekiak, Patenteak, jabetza intelektuala, ...
- Eppur si muove: Dedialdiak, hitzaldiak, taldeak, Hacklab, lug, ...
Gustatzen? Besterik nahi?
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago