[Librezale] [Fwd: Mailman: Fitxategi egokituak]

Osoitz osoitz
Ast, Urr 16, 13:19:01, CEST 2003



-------- Original Message --------
Subject: Mailman: Fitxategi egokituak
Date: Thu, 16 Oct 2003 12:59:40 +0200
From: Luistxo Fernandez <LFernandez a bildua codesyntax.com>
To: ^pi^ <pi a bildua beobide.net>
CC: harremanak a bildua librezale.org, informatikaria a bildua ueu.org, osoitz a bildua zuhar.com

Kaixo Librezalekook, eta Emilio UEUko informatikaria.

Sustatu-n kargatu zenuten iragarpena hor dago, izoztuta, baina esaten 
baduzue testu horrekin argitaratzeko, edo beste testu egokitu bat 
proposatzen baduzue, botako dugu aurrera. Momentuz, ezkutuan, hemen: 
http://www.sustatu.com/1066055231

Egindako itzulpenak berrikusi ditugu, eta jarri ditugu gure webguneko 
bazter batean, oraingoz zuentzat bakarrik:

http://www.codesyntax.com/Services/Mailman

Txantilloien gure bertsioak, gure iritziz, itzulpen baliozkoekin, balio 
du 2.1.3. bertsiorako, ez dago batere aldaketarik txantiloietan.

po fitxategiei dagokienez, kargatu dugu UEUrekin egindako bertsioa 
orijinala, eta baita 2.1.3.rako berregokitzapena, fusionatuta 2.1.3.rako 
egindako lanarekin, eta, kointzidentzien kasuan, UEU-Codesyntax 
bertsiokoak hobetsiz. Uste dugu bertsio horrek garantiak ematen dituela, 
hurrengo eguneraketak bertatik abiatzeko.

Esan, mesedez, ea zer bide hartu behar duzuen itzulpenokin... Garaiz 
gabiltza, nik uste, bi bertsio linguistiko daudela inori aitortu 
beharrik ez izateko.

Luistxo

.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago