[Librezale] Sustatuk erantzun du
txopi@sindominio.net
txopi
Ast, Urr 16, 03:56:15, CEST 2003
> Aupa,
>
> Nere ustez bi gauza desberdin daude hor, bata bi bertsioen arteko
> 'affairea' eta bestea Sustaturen ZENTSURA.
> Lehenengoa UEU-rekin konpondu beharreko gauza da, bera bait da EJ-ren
> subentzioa jaso duena eta itzulpena 'enkargatu' zuena, Code&Syntax
> UEU-ren azpikontratatu huts batzuk besterik ez dira.
> Bigarrenean Sustatu-ko zuzendaritzarekin hitz egin beharko litzatekela
> uste dut, oso grabea iruditzen bait zait Sustatu-k artikulu bat
> zentsuratzea. Are grabeagoa gainera Osoitz-ek esan duen bezala Luistxok
> 'Oso argi utzi dit ere Sustatuk publikatzen duela Sustatuk nahi duena',
> horrek zentsura berresten bait du. Hala ere, horrelako erantzunik ez dit
> harritzen Luistxorengan, aspaldi hantzeko beste bi 'jokamolde' jasan
> behar izan bait ditut bere aldetik.
> Portzierto, irakurri al duzue nonbait Sustatu-n berriak argitaratu
> daitezen jarraitu behar duten irizpiderik? Edo zein motatako artikuluak
> ez diren publikatuko?
> Honelako gune batetan berriak 'moderatzen' badituzte, argi azaldu
> beharko lituzkete argitaratu daitezen artikuluek eduki behar dituzten
> irizpideak, ez?
> Bukatzeko, nere ustez, Sustatu-ren jokamoldea horrelakoa izaten jarraitu
> behar badu, zabaldu egin beharko litzateke jendearen artean jokamolde
> horren berri.
>
> Aio!
>
> Asier
>
Zentsura kontuei dagokionez, hedabide korporatibo guztiek egiten dute.
Hori beti izan da horrela, eta horrela izaten jarraituko du. Interneten
dauden weblog batzu komunitate batek kudeatzen dituzte eta guk "software
librea" erabiltzen dugun moduan, beraiek "argitaratze irekia" erabiltzen
dute. Baina Sustatu, naiz eta Interneteko weblog bat izan, ez da horrela
dabilen leku bat; kapitalismoaren atzapar luzeek zikindutako beste zerbait
besterik ez da.
Beraz, Luistxok gure albistea ez argitaratzea guztiz logikoa ikusten dut.
Beste aukerarik ez saio gelditzen eta. MarraPuntun horrelakorik ez zen
gertatuko, noski, baina oraindik weblog hori ez da existitzen :)
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago