[Librezale] Mailman prentsa oharrean zuzenketak

Osoitz osoitz
Ost, Urr 15, 14:15:24, CEST 2003


Badirudi proposamen gehienak prentsa oharraren parrafo honetan aldaketak 
egiteari begira doazela:

Behin proiektua hasia zegoela,UEU ere (2), Gipuzkoako Foru Aldundiaren
(3) babespean, euskaratze berbera egiten ari zela jakin genuen, eta bi
euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman Euskaraz (4) proiektua,
orain arteko lana hobetu eta hemendik aurrera aterako diren bertsioen
euskaratzea egunean mantentzen saiatuko dena.

Bi aukera:
- Ezabatu
- Jendeari azaldu zergatik dauden bi bertsio ezberdin

Bigarren bidetik bagoaz, UEUri kalterik ez egitea nahiago nuke, beraiek 
ez bait dute mobidan zerikusirik izan, horrelako zerbait esan daiteke:

- Lana bukatzear genuela UEUk beste itzulpen bat egiten ari zela 
jakinarazi zigun. Baina itzulpen horren berri ez ziotela mailmali eman 
eta horregatik ez dela itzulpen ofiziala.
- UEUk bere itzulpena gure esku utzi duela hurrengo bertsioetan erabili 
ahal izateko.

Egia esateko ni ez naiz Sustatura berri gehiago bidaltzearen aldekoa, 
baina beste medio guztiak gure esku daude (Soft librea eta/edo 
Euskararen inguruko Posta zerrendak eta web guneak, prentsa klasikoa, ...)

Code&Syntaxen jarrera publikoki azaltzearen inguruan posizio 
kontrajarriak daude. Ni neu ez daukat oso argi zer nahiago dudan, egia 
zabaldu eta guztiok kakaz zikindu ala kakaz ez zikintzearren mihia jatea.

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago