[Librezale] Sustatuk erantzun du
Osoitz
osoitz
Ost, Urr 15, 13:23:24, CEST 2003
> Portzierto, irakurri al duzue nonbait Sustatu-n berriak argitaratu daitezen
> jarraitu behar duten irizpiderik? Edo zein motatako artikuluak ez diren
> publikatuko?
http://www.sustatu.com/arauak.html
Artikuluak idazteko arauak
Sustatun argitaratutako artikuluak itxura desberdinekoak izan daitezke.
Adibidez:
* Informazio hutsa. Kontakizun objetibo bat, besterik gabe. Jakin
duzun albiste bat.
* Erreferentziak. Beste nonbait irakurri duzunaren erreferentzia
eginez. Kasu honetan, ez kopiatu beste medio bateko testua zure
artikuluan. Ahal dela, idatz ezazu artikulu orijinalaren Interneteko
lotura, eta hari buruz komentatu behar duzuna komentatu lasai. Beste
hedabide euskaldunekiko errespetua erakutsi.
* Iritzia. Zeure hausnarketa pertsonalak, kritikak, irakurleei
zuzendutako galderak. Beti ere, errespetuz idatzi.
* Iragarpenak. Propaganda edo iragarki itxurako mezuak onartzen
dira. Lan eskaintza bat duzuela enpresan, produktu bat kaleratzen
duzuela... Euskal profesionalen eta enpresen promozioaren alde gaude,
baina, mesedez, mezu horietan argi adierazita geratu dadila promozio
asmoarekin idatzi duzuela. Erakundeen prentsa-oharrak ere kategoria
honetan sar daitezke.
* Erantzunak. Artikulu guztiei erantzuna emateko aukera dago.
Informazio osagarria baldin baduzu, iritzi pertsonalen bat, zuzendu
beharreko zerbait dagoela uste baduzu... Errespetuz, beti ere.
Moderazio irizpideak
Sustatu-ra artikuluak idazteko, albistearen bidaltzaileak bere burua
identifikatu behar du. Zeure e-posta helbidea idatzi behar duzu, nahiz
eta gero ez den publiko egingo. Besterik gabe, jatorri ez oso ziur edo
iluneko mezuak identifikatzeko balioko digu horrek.
Albisteak moderatzaileek berrikusiko dituzte. Onartu aurretik, testua
zuzendu edo egokitu dezake era berean. Testua ez bada Sustatuko gai eta
helburuetara egokitzen, ez da onartuko. Irakurleek edo beste batzuek
testua errespetu gutxikoa dela pentsatzeko arriskua badago ere, ez da
onartuko artikulua. Moderatzaileak ez daude behartuta erabaki hauen
inguruan inori esplikaziorik ematera.
Printzipioz, albisteek izan ditzaketen erantzun eta informazio
osagarriak moderatu gabe igaroko dira. Espero dugu irakurleek
zentzunarekin erabiliko dutela aukera hau, errespetuzko iritzi trukea
eta benetako adierazpen askatasuna posible izan dadin.
Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta Code & Syntax-ek ez dute beren gain
hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien
erantzukizunik.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago