[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera
txopi@sindominio.net
txopi
Ast, Urr 16, 02:52:45, CEST 2003
> Aupa,
>
>> PD.- eta betiko moduan debate filosofikorako uzten dudan galdera: Zein
>> da lehentasuna, euskal soft-a edo soft librea?
>
> Euskal soft librea :-D
>
>> Gnome, KDE eta OpenOffice katredral formatuan EJ zuzenduta eta
>> ordainduta
> edo Mozilla eta
>> Mailman bazar moduan librezalek eskeinia? emaitza edo egiteko modua?
>>
>
> Hemen eztabaida 'metafisiko' handi bat dago...
> Zer da soft librea, garatzaileak dirurik kobratu gabe egin duen
> aplikazioa edo nahiz eta aplikazioa egiteagatik dirua kobratu, GPL
> lizentzipean askatu duen aplikazioa?
> Mozilla adibidez, zati bat Netscape-ko programatzaileek egin zuten
> (beraien soldata kobratuaz, noski) baina gero GPL lizentzipean zabaldu
> zen. Horregatik Mozilla ez da soft librea? Red Hat, Suse, Mandrake... ez
> dira soft librea?
> Neri pertsonalki ez zait gaizki iruditzen GPL lizentzipean dauden
> aplikazioak euskeratzeko dirulaguntzak jasotzea, horrek itzulpenen maila
> eta itzulpen kopurua areagotzen bait du eta hori oso ona da bait soft
> librearentzat eta baita euskararentzat ere.
> Ez zaidana egokia iruditzen, adibidez, EJ-k soft propietarioa itzultzeko
> dirulaguntza ematea, eta gutxiagoa oraindik itzulitakoa Windows bada.
> Nik adibidez nere aportazioa egiten dut GPL aplikazioak doan euskaratuz,
> ez zait gaizki iruditzen talde batzuk 'profesionaki' aritzea
> itzulpengintzan, beti ere soft librea denean, eta ez zait iruditzen
> horrek soft librearen filosofia urratzen duenik. 'Komunitateak' dirurik
> kobratu gabe eta denen artean egindako programak 'askeagoak' eta
> irekiagoak direla? Dudarik ez, baina horrek ez du esan nahi besteak
> askeak eta irekiak ez direnik, lizentziak horrela adierazten bait du.
> Nik Linux-ekin hasi nintzenean Debian aukeratu nuen, hori iruditzen
> zitzaidalako distribuzio 'libreena', bainan ez dut inoiz dudatan jarri
> Red Hat, Mandrake edo Suse ez direnik soft librea.
>
> Izan untsa,
>
> Asier
>
Esan dituzunekin ados nago, baina gauza pare bat argitu nahi dutut
badaezpada...
Software libreak lizentzia mota batzuk izaten ditu, eta GPL lizentzia da
ezagunena eta erabiliena. Software jabedunak copyright arrunta izaten du
eta iturri-kodea sortzaileak gordetzen du. Hor harte guztiok ados.
Gainera, gehienetan software jabeduna enpresetan garatzen da, eta software
librea gehienetan pertsonek edo pertsona multzoek garatzen dute dirurik
irabazi gabe. Baina badira salbuespen ugari enpresa, diru eta abarrekin.
Zuk diozun bezala, Mozilla nabigatzailea Netscape konpainiak egindako lana
probetxatzen du, eta OpenOffice-k Sun konpainiarena. Behin GPL lizentziara
aldatutakoan, software librea bihurtzen dira, baina programa horien
garatzaile lantaldea ere oso oso garrantzitsua da. Software libre programa
batek, kode-iturriaz aparte, komunitate bat dauka atzean, balore gehigarri
bat ematen diona. Programa horiek askatu ondoren, lan handia egin behar
izan zen kode-iturria ulertzeko eta sortutako errakuntzak konpontzeko. Eta
funtzionalitate berriak gehitzeko zer esanik ez.
Nire ustez, itzulpenekin gauza bera gertatzen da. Itzulpenak komunitateak
sortzen baditu, eguneraketa eta ofizialtasun arazo handirik ez da sortuko.
Aldiz, komunitatetik at dagoen enpresa batek egiten badu euskaraketa, ez
da itzulpenaren eguneraketaz arduratuko, ezta emaitza komunitateko
garatzaileei bidaltzeaz arduratuko.
Kasu honetan, nire uste apalean, hori da gertatu dena. Code&Syntax-ek naiz
eta enpresa bat izan, komunitateko arauak jarraitu balitu, arazo hau ez
zen sortuko. Beraz, kontua ez da itzulpenengatik edo software librea
garatzeagatik dirua ateratzea edo ez, baizik eta zarena zarela
(programatzaile bakarra, kolektibo bat, enpresa bat) zure lana software
librearen izaerarekin jokatzea; hau da, zuk sortutakoa besteekin
konpartituz. Code&Syndax-ek ez du itzulpena zabaldu, Code&Syndax-ek ez
ditu PO fitxategiak denen eskura jarri, Code&Syndax-k ez die itzulpenak
Mailman proiektuko garatzaileei bidali. Beraiek sortutakoa beraz, ez da
librea, eta punto. Gaizki egin dutenak, esan ditudan arrazoi guztiengatik,
beraiek dira, eta ezin dute kontrakorik esan.
Zelako txapa! Erdilo nagoelako izango da :))
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago