[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera

Joxe Rojas joxerg
Ast, Urr 16, 13:22:17, CEST 2003


Badirudi haiek ere ibili direla lanean, eta mezu hau jaso dut duela 
gutxi:

> De: Luistxo Fernandez <LFernandez a bildua codesyntax.com>
> Fecha: juev. 16 octu, 2003  12:59:40 Europe/Madrid
> Para: ^pi^ <pi a bildua beobide.net>
> Cc: harremanak a bildua librezale.org, informatikaria a bildua ueu.org, osoitz a bildua zuhar.com
> Asunto: Mailman: Fitxategi egokituak
>
> Kaixo Librezalekook, eta Emilio UEUko informatikaria.
>
> Sustatu-n kargatu zenuten iragarpena hor dago, izoztuta, baina esaten 
> baduzue testu horrekin argitaratzeko, edo beste testu egokitu bat 
> proposatzen baduzue, botako dugu aurrera. Momentuz, ezkutuan, hemen: 
> http://www.sustatu.com/1066055231
>
> Egindako itzulpenak berrikusi ditugu, eta jarri ditugu gure webguneko 
> bazter batean, oraingoz zuentzat bakarrik:
>
> http://www.codesyntax.com/Services/Mailman
>
> Txantilloien gure bertsioak, gure iritziz, itzulpen baliozkoekin, 
> balio du 2.1.3. bertsiorako, ez dago batere aldaketarik txantiloietan.
>
> po fitxategiei dagokienez, kargatu dugu UEUrekin egindako bertsioa 
> orijinala, eta baita 2.1.3.rako berregokitzapena, fusionatuta 
> 2.1.3.rako egindako lanarekin, eta, kointzidentzien kasuan, 
> UEU-Codesyntax bertsiokoak hobetsiz. Uste dugu bertsio horrek 
> garantiak ematen dituela, hurrengo eguneraketak bertatik abiatzeko.
>
> Esan, mesedez, ea zer bide hartu behar duzuen itzulpenokin... Garaiz 
> gabiltza, nik uste, bi bertsio linguistiko daudela inori aitortu 
> beharrik ez izateko.
>
> Luistxo

Zer erantzungo diegu? Haiek egin duten fusioa ontzat eman dezakegu?


Joxe Rojas
---------------------------------------
joxerg a bildua arrakis.es
---------------------------------------




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago