[Librezale] Sustatuk erantzun du
    Osoitz 
    osoitz
       
    Ost, Urr 15, 09:28:44, CEST 2003
    
    
  
Code&Syntaxeko Luistxok erantzun dit:
- Bere aburuz Mailman 2.1.3-rekin banatzen den itzulpen ofiziala ez da 
Librezale eta UEU-ren itzulpenen batze bat.
- Itzulpena "akatsez josia dago" eta ezer publikatu aurretik akats hoiek 
konpondu beharko liratezke.
- Berria blokeatzearena, beraz, gu laguntzeko asmoz egin omen du.
- Berria dagoen moduan publikatu nahi badugu publikatuko du baina berak 
gezurtatuko du UEU-ren itzulpena erabili denik.
- Oso argi utzi dit ere Sustatuk publikatzen duela Sustatuk nahi duena. 
Edozein medio bezala.
Gure esku dago beraz:
- Berria dagoen moduan publikatzea, berak UEU-ren itzulpena tartean 
dagoela gezurtatuko duela jakinez.
- Berria aldatzea.
- Mailman itzulpena zuzentzea berria publikatu aurretik
- Sustatutaz paso egin
- ... (beste proposamenik?)
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago