[Librezale] Sustatuk erantzun du

kurtsik kimera
Ost, Urr 15, 14:02:38, CEST 2003


El Miércoles, 15 de Octubre de 2003 13:28, ^pi^ escribió:

Aupa.

Beno, orain arte entzule (irakurle ;-) ) egon naiz kontu honetan, baina uste 
dut momentua dela nire iritsia plazaratzeko

> Joxe Rojas-(e)k esan zuen:
> > Beno, har dezagun arnasa pare bat aldiz eta konta dezagun hamarreraino,
> > ea ez dugun III. Mundu Gerra hasten!

Bai, nire ustez Joxek arrazoia du, pixka bat lasaitu behar dugu baina gauza 
bakoitzari bere izena emanda.

Okerrak oker nik uste dut gauza batzuk argi daudela:

-Pik Mailman itzuli du eta prest dago mantenimendua egiteko (esanda badago ere 
Pik *musu truk* kristonako lana egin du), itzulpen akatsak badaude 
pixkanaka-pixkanaka zuzenduko ditugu ("guk" informatiko euskaldunon 
komunitateak esan nahi dut, baita enpresak ere nahi badute).

-Pirena da bertsio ofizial bakarra.

-Kode&syntax enpresa da eta gainera interes komertziala du kontu honetan, 
arazoa agertu da haien foroan berria argitaratu dugunean, lehenago ez dute 
inolako interesik erakutsi itzulpen kalitateagatik.

-UEU k&sen jarreratik desmarkatu egin da


Hemendik ateratzen ditudan ondorio pertsonalak:

-Sustatu ez da foro librea eta gainera ez dator soft librearen filosofiarekin 
bat, nik nire gogokoetatik kendu egin dut eta nire ingurunean egoera azaltzen 
saiatuko naiz. Benetan foro librea nahi badugu geuk bultzatu behar dugu.

-K&s enpresak ez dauka inolako errespeturik besteek egindako lanagatik.

-Duda batzuk neuzkan baina kontu honekin argi geratu zait, enpresa pribatuak 
eta subentzioak ez dira batere eragin ona (Zuharren salbuespena ere aipatu 
behar dut :-) ).


-Luistxo horri zer interesatzen zaio benetan Mailmanen bertsio euskalduna 
egotea ala fusio hitza era egokian erabiltzea?



Ondorioz, nik kontu hau amaitutzat emango nuke, uste dut Pik prozedura egokia 
segitu duela eta lana aurrera atera duela, baten batek arriskuan ikusi baditu 
bere subentzioak bere kontua da, guk geurera.

Beste aldetik salatzearena, zerbait salatzen badugu ez da k&sen jarrera nire 
ustez, baizik eta gobernuaren desinteresa, borondate erreal falta eta 
subentzio politika ergela.


Kurtsik



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago