[Librezale] Sustatuk erantzun du

^pi^ pi
Ost, Urr 15, 13:28:39, CEST 2003


Joxe Rojas-(e)k esan zuen:
> Beno, har dezagun arnasa pare bat aldiz eta konta dezagun hamarreraino, 
> ea ez dugun III. Mundu Gerra hasten!
:)
> 
> Luistxoren mezu bat irakurri dut, zerrendara bidalia zegoela uste 
> nuena. Gero ikusi dut ezetz, 'harremanakATlibrezale' helbidera  
> berbidalia dela. Guztion interesekoa delakoan, honen amaieran itsatsiko 
> dut. Nire ikusteko eran, ?eta beti ere Sustatuk berria gelditu izana 
> larritzat jota? bizpahiru puntu baino ez ditu planteatzen, denak ere 
> erraz konpon genitzakeenak:
> 
> 1.- Oharran esaten dena guztiz zuzena ez dela dio, praktikan 
> Mailman-eu/librezale ez delako haien bertsioarekiko fusioa. Txarto 
> ulertu ez badut, asmoa fusio hori egitea bada ere, praktikan ez da 
> gauzatu asti faltagatik... hori lerro pare bat aldatuta erraz azal 
> daiteke oharraren edukian, eta guztiok pozik.
> 

1.- Azkenean eta astiaren betiko arazoagatik (benetan lo egiteaz utzi behar dut), fusio horren lehenengo frogat bidali izan behar nituen mailmanera (han ez zegon ezer ez ondo ez gaizki).

> 2.- Ez dakit asmo txarrez esaten duen ala ez, ?pentsatu nahi dut ezetz, 
> ez dudalako bestela pentsatzeko arrazoirik?, baina azpimarratzen du 
> itzulpenak akats asko dituela. Hori ere erraz konpon liteke, haien 
> laguntzaz edo bestela zerrenda honen bitartez. Nik neuk Frodo eta 
> konpainia ordubetez alde batera utzi eta horetan saia naiteke behar 
> izanez gero.

2.- Akatsak... ados. Ni ez nauk profesionala eta ez diot inori dirua eskatzen hau egiteko. Beraiek dohain egiteko prest al daude?
> 
> 3.- Aurrekoa dela-eta, esaten du hizkuntza aldetik haiena hobeto 
> dagoenez, pentsatzen duela hobe dela bertsio ofiziala eurena izatea 
> akatsak ebitatzeko, ez dutelako nahi inork "akatsez jositako 
> produkturik geure etxetik irten denik inork pentsatzea". Horretatik 
> bizi badira, normala iruditzen zait kezka hori. Baina neuk ere ez dut 
> nahi librezaletik ateratzen diren itzulpenak akatsez josita daudenik 
> pentsatzea. Kalitate teknikoari dagokionez, esaten du mailman-eu gunea 
> ez dabilea %100ean oraindik, eta iragarpena egin aurretik ibili beharko 
> lukeela. Horretan ados nago harekin.

Mailman gunea badabil (web orrialde bakar bat da), ez dabillena zerrenda da eta nire zerbitzari propioan izan ditudan matxura batzuen erruz da. Eta batezere bazebilen mailmani fitxategiak bidali nizkionenan.

Eta ez ez nago ados. mailman euskaraz ideia bakar batekin egin nuen edozeinek eposta zerrenda bat euskaraz sortu eta kudeatzeko. Askoz garrantsitsuago iruditzen zait aukera egotea dana tekniko/lexikoki perfekto egotea baino.

Atea beti egon dek irekita lagundu nahi izan duen guztiari.

Oraindik ez dakit zein den UEU-n ikuspunto arazo honetan baina beroiek (edo hori horrela ulertu nuen) ez zuten batere asmo bertsioak eguneratzeko, zerbitzarian 2.1.1 bertsioa dute ipinita eta horrekin jarraitzea pentsatzen zuten. Nik UEU izendatu nuen etikoki erreala iruditzen zitzaidalako (bai kateren bat bai kopiatu dietela) eta argi usteko beroiek ere lagundu zutela.

JAda ez dut ezer ulertzen baina UEU-ren erantzunaren arabera testu hori ezaba dezaket eta akabo problema. Nik, nirea egin dut eta norbaitek obetu nahi badu egin dezala. Bakarrik gauza bat eskatzen dut abisatzeko eta proiektuaren kargu egiteko eta nik mailman abisatu (kontaktu berriak eman) eta partida uzten dut.  

Tristea iruditzen zait puntu hauetaraino ailatu behar izatea zerbait muxutruk egin dudalako.


> 
> 
> 
> Beno, proposamen zehatzak:
> 
> 1.- Gonbidatu Luistxo, edo Susatu edo CodeSyntax (jalgihadik dioenez, 
> noren izenean idatzi diguten jakin beharko genuke) zerrenda honetan 
> parte hartzera. Oharra, aurrekoetan egin dugun bezalaxe webean 
> zintzilikatu, eta aukera eman aldaketak egin diezazkioten. Aldaketak 
> ondo ikusten baditugu, berriro bidali.

Fitxategiak mailmanen daude eta edozeinek ditu eskuragarri 
> 
> 2.- Era berean, gonbidatu fusio lan horretan parte hartzera, eta denon 
> artean akatsak garbitzera. Bestela testu kateak formato errazen batean 
> jarri eta bueltatxo bat eman ahal diegu guztion artean.

testu kateak po formatuetan daude eta gero fitxategi batzu (html eta txt)
> 
> 3.- Honelakoak ikusita, neuri ere gero eta ideia hobea iruditzen zait 
> marrapuntu horrena.

Beharrezkoa da baina ez dakit zergatik codesyntax-i ere ez zaiola gustutako susmoa dut.

> 
> Tira, eta orain Luistxoren mezua, niri heldu zaian moduan:
> 
> >>Aupa danei.
> >>
> >>	Ni Piarres Beobide nauk UEU-ko emiliorekin (uste dut emilio zela 
> >>baina ez nago zihur posta hori lanean bait dut) arremanetan egon 
> >>nintzen Mailmanen bertsio berrietaz hitzegiteko bi taldeek euskaratu 
> >>bait genuen UEU-codesintax-ek 2.1.1 eta guk 2.1.2-a, Hark esan 
> >>zidanez UEU-k ez zuen asmorik bertsio berriagoen kargu egiteko beraz 
> >>bere fitxategiak bidali zizkidan (nik berari nireak ere eskura utzi), 
> >>eta bertsio berrien kargu librezale geratu zen.
> >>
> >>	Eta bai bi taldeen fitxategiak fusionatu nahi nituzke (astia, 
> >>astia...) baina Mailmaneko egileak bertsio berria kaleratu behar 
> >>zuela ikusirik, frogatuta nuen euskaraketarenak bidaltzea erabaki 
> >>nuen (nahiz "hitz" eta kate batzu UEU-ko bertsioarenak izan), hori 
> >>bai aurerantzean nahi aina eguneraketa egin daitezkeenez akatsak 
> >>zuzendu eta bi euskaraketak obeto batzea lortzen banu berriz bidaliko 
> >>> nizkieke.
> >>
> >>	Ez dakit honek arazorik sor dizkizueken :?, baina ez zen nire asmoa.
> >
> >Asmo okerrik ez dugu inon ikusten.
> >
> >Baina bi aldiz pentsatu beharko zenukete, nire ustez, iragarpena 
> >publiko egin aurretik.
> >
> >Joxe Rojas-ek kargatu du albistea Sustatu, eta momentuz, "ezkutuan" 
> >dago, agertzeko kolan: http://www.sustatu.com/1066055231
> >
> >Esaten denean "bi euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman
> >Euskaraz proiektua" ez da guztiz zehatza, ze 2.1.3.-rekin kargatu den 
> >bertsioa ez da FUSIO bat, baizik eta Librezalek egindakoa. Gure ustez 
> >akats dexente daude euskaratze horretan.
> >
> >Akats horiek agerikoak egingo zaizkio jende askori, softwarea jaisten 
> >badu.
> >
> >Hortaz, UEUren bertsioarekin ordezkatzea hobe da, akatsak ebitatzeko. 
> >Bestalde, akatsak dituen bertsioa zabalduz gero, eta esaten bada hori 
> >UEUren emaitza dela... ba norbaitek desmentitu egin beharko du. 
> >UEUrekin geuk egin genuen lokalizazioa, eta akatsez jositako 
> >produkturik geure etxetik irten denik inork pentsatzea ez dugu nahi.
> >
> >
> >>	Posta zerrenda zerbitzariko arazo batzuen erruz bera erori da aurki 
> >>konpontzea espero dut.
> >>
> >
> >Sustatuko albistean helbide hau ere ematen duzue, 
> >http://www.librezale.org/mailman-eu/ eta hor posta-zerrendaz hitz 
> >egiten da:
> >
> >Ni ere hortik saiatu nintzen harpidetzen, baina diozun bezala, sistema 
> >ez dago oraindik prest. Hortaz, uste dut komeni dela zerrenda hori 
> >martxan jartzea iragarpena egin aurretik, bestela jendea galduta 
> >aurkituko da, ni bezala, proiektuan lagundu nahi badu.
> >
> >Luistxo
> 
> 
> Enfin, zelakoa montatu den momentutxo batean!
> 
> 
> Joxe Rojas
> ---------------------------------------
> joxerg a bildua arrakis.es
> ---------------------------------------
> 

> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org


-- 



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago