[Librezale] Sustatuk erantzun du

Joxe Rojas joxerg
Ost, Urr 15, 10:51:17, CEST 2003


Beno, har dezagun arnasa pare bat aldiz eta konta dezagun hamarreraino, 
ea ez dugun III. Mundu Gerra hasten!

Luistxoren mezu bat irakurri dut, zerrendara bidalia zegoela uste 
nuena. Gero ikusi dut ezetz, 'harremanakATlibrezale' helbidera  
berbidalia dela. Guztion interesekoa delakoan, honen amaieran itsatsiko 
dut. Nire ikusteko eran, ?eta beti ere Sustatuk berria gelditu izana 
larritzat jota? bizpahiru puntu baino ez ditu planteatzen, denak ere 
erraz konpon genitzakeenak:

1.- Oharran esaten dena guztiz zuzena ez dela dio, praktikan 
Mailman-eu/librezale ez delako haien bertsioarekiko fusioa. Txarto 
ulertu ez badut, asmoa fusio hori egitea bada ere, praktikan ez da 
gauzatu asti faltagatik... hori lerro pare bat aldatuta erraz azal 
daiteke oharraren edukian, eta guztiok pozik.

2.- Ez dakit asmo txarrez esaten duen ala ez, ?pentsatu nahi dut ezetz, 
ez dudalako bestela pentsatzeko arrazoirik?, baina azpimarratzen du 
itzulpenak akats asko dituela. Hori ere erraz konpon liteke, haien 
laguntzaz edo bestela zerrenda honen bitartez. Nik neuk Frodo eta 
konpainia ordubetez alde batera utzi eta horetan saia naiteke behar 
izanez gero.

3.- Aurrekoa dela-eta, esaten du hizkuntza aldetik haiena hobeto 
dagoenez, pentsatzen duela hobe dela bertsio ofiziala eurena izatea 
akatsak ebitatzeko, ez dutelako nahi inork "akatsez jositako 
produkturik geure etxetik irten denik inork pentsatzea". Horretatik 
bizi badira, normala iruditzen zait kezka hori. Baina neuk ere ez dut 
nahi librezaletik ateratzen diren itzulpenak akatsez josita daudenik 
pentsatzea. Kalitate teknikoari dagokionez, esaten du mailman-eu gunea 
ez dabilea %100ean oraindik, eta iragarpena egin aurretik ibili beharko 
lukeela. Horretan ados nago harekin.



Beno, proposamen zehatzak:

1.- Gonbidatu Luistxo, edo Susatu edo CodeSyntax (jalgihadik dioenez, 
noren izenean idatzi diguten jakin beharko genuke) zerrenda honetan 
parte hartzera. Oharra, aurrekoetan egin dugun bezalaxe webean 
zintzilikatu, eta aukera eman aldaketak egin diezazkioten. Aldaketak 
ondo ikusten baditugu, berriro bidali.

2.- Era berean, gonbidatu fusio lan horretan parte hartzera, eta denon 
artean akatsak garbitzera. Bestela testu kateak formato errazen batean 
jarri eta bueltatxo bat eman ahal diegu guztion artean.

3.- Honelakoak ikusita, neuri ere gero eta ideia hobea iruditzen zait 
marrapuntu horrena.

Tira, eta orain Luistxoren mezua, niri heldu zaian moduan:

>> Aupa danei.
>>
>> 	Ni Piarres Beobide nauk UEU-ko emiliorekin (uste dut emilio zela 
>> baina ez nago zihur posta hori lanean bait dut) arremanetan egon 
>> nintzen Mailmanen bertsio berrietaz hitzegiteko bi taldeek euskaratu 
>> bait genuen UEU-codesintax-ek 2.1.1 eta guk 2.1.2-a, Hark esan 
>> zidanez UEU-k ez zuen asmorik bertsio berriagoen kargu egiteko beraz 
>> bere fitxategiak bidali zizkidan (nik berari nireak ere eskura utzi), 
>> eta bertsio berrien kargu librezale geratu zen.
>>
>> 	Eta bai bi taldeen fitxategiak fusionatu nahi nituzke (astia, 
>> astia...) baina Mailmaneko egileak bertsio berria kaleratu behar 
>> zuela ikusirik, frogatuta nuen euskaraketarenak bidaltzea erabaki 
>> nuen (nahiz "hitz" eta kate batzu UEU-ko bertsioarenak izan), hori 
>> bai aurerantzean nahi aina eguneraketa egin daitezkeenez akatsak 
>> zuzendu eta bi euskaraketak obeto batzea lortzen banu berriz bidaliko 
>> > nizkieke.
>>
>> 	Ez dakit honek arazorik sor dizkizueken :?, baina ez zen nire asmoa.
>
> Asmo okerrik ez dugu inon ikusten.
>
> Baina bi aldiz pentsatu beharko zenukete, nire ustez, iragarpena 
> publiko egin aurretik.
>
> Joxe Rojas-ek kargatu du albistea Sustatu, eta momentuz, "ezkutuan" 
> dago, agertzeko kolan: http://www.sustatu.com/1066055231
>
> Esaten denean "bi euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman
> Euskaraz proiektua" ez da guztiz zehatza, ze 2.1.3.-rekin kargatu den 
> bertsioa ez da FUSIO bat, baizik eta Librezalek egindakoa. Gure ustez 
> akats dexente daude euskaratze horretan.
>
> Akats horiek agerikoak egingo zaizkio jende askori, softwarea jaisten 
> badu.
>
> Hortaz, UEUren bertsioarekin ordezkatzea hobe da, akatsak ebitatzeko. 
> Bestalde, akatsak dituen bertsioa zabalduz gero, eta esaten bada hori 
> UEUren emaitza dela... ba norbaitek desmentitu egin beharko du. 
> UEUrekin geuk egin genuen lokalizazioa, eta akatsez jositako 
> produkturik geure etxetik irten denik inork pentsatzea ez dugu nahi.
>
>
>> 	Posta zerrenda zerbitzariko arazo batzuen erruz bera erori da aurki 
>> konpontzea espero dut.
>>
>
> Sustatuko albistean helbide hau ere ematen duzue, 
> http://www.librezale.org/mailman-eu/ eta hor posta-zerrendaz hitz 
> egiten da:
>
> Ni ere hortik saiatu nintzen harpidetzen, baina diozun bezala, sistema 
> ez dago oraindik prest. Hortaz, uste dut komeni dela zerrenda hori 
> martxan jartzea iragarpena egin aurretik, bestela jendea galduta 
> aurkituko da, ni bezala, proiektuan lagundu nahi badu.
>
> Luistxo


Enfin, zelakoa montatu den momentutxo batean!


Joxe Rojas
---------------------------------------
joxerg a bildua arrakis.es
---------------------------------------



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago