[Librezale] Sustatuk erantzun du
Asier
agara
Ost, Urr 15, 12:58:23, CEST 2003
Aupa,
Nere ustez bi gauza desberdin daude hor, bata bi bertsioen arteko 'affairea'
eta bestea Sustaturen ZENTSURA.
Lehenengoa UEU-rekin konpondu beharreko gauza da, bera bait da EJ-ren
subentzioa jaso duena eta itzulpena 'enkargatu' zuena, Code&Syntax UEU-ren
azpikontratatu huts batzuk besterik ez dira.
Bigarrenean Sustatu-ko zuzendaritzarekin hitz egin beharko litzatekela uste
dut, oso grabea iruditzen bait zait Sustatu-k artikulu bat zentsuratzea. Are
grabeagoa gainera Osoitz-ek esan duen bezala Luistxok 'Oso argi utzi dit
ere Sustatuk publikatzen duela Sustatuk nahi duena', horrek zentsura
berresten bait du. Hala ere, horrelako erantzunik ez dit harritzen
Luistxorengan, aspaldi hantzeko beste bi 'jokamolde' jasan behar izan bait
ditut bere aldetik.
Portzierto, irakurri al duzue nonbait Sustatu-n berriak argitaratu daitezen
jarraitu behar duten irizpiderik? Edo zein motatako artikuluak ez diren
publikatuko?
Honelako gune batetan berriak 'moderatzen' badituzte, argi azaldu beharko
lituzkete argitaratu daitezen artikuluek eduki behar dituzten irizpideak,
ez?
Bukatzeko, nere ustez, Sustatu-ren jokamoldea horrelakoa izaten jarraitu
behar badu, zabaldu egin beharko litzateke jendearen artean jokamolde horren
berri.
Aio!
Asier
> -----Mensaje original-----
> De: Librezale-bounces a bildua librezale.org
> [mailto:Librezale-bounces a bildua librezale.org]En nombre de Osoitz
> Enviado el: miercoles, 15 de octubre de 2003 9:35
> Para: librezale a bildua librezale.org
> Asunto: [Librezale] Sustatuk erantzun du
>
>
> Code&Syntaxeko Luistxok erantzun dit:
>
> - Bere aburuz Mailman 2.1.3-rekin banatzen den itzulpen ofiziala ez da
> Librezale eta UEU-ren itzulpenen batze bat.
>
> - Itzulpena "akatsez josia dago" eta ezer publikatu aurretik akats hoiek
> konpondu beharko liratezke.
>
> - Berria blokeatzearena, beraz, gu laguntzeko asmoz egin omen du.
>
> - Berria dagoen moduan publikatu nahi badugu publikatuko du baina berak
> gezurtatuko du UEU-ren itzulpena erabili denik.
>
> - Oso argi utzi dit ere Sustatuk publikatzen duela Sustatuk nahi duena.
> Edozein medio bezala.
>
> Gure esku dago beraz:
>
> - Berria dagoen moduan publikatzea, berak UEU-ren itzulpena tartean
> dagoela gezurtatuko duela jakinez.
>
> - Berria aldatzea.
>
> - Mailman itzulpena zuzentzea berria publikatu aurretik
>
> - Sustatutaz paso egin
>
> - ... (beste proposamenik?)
>
> Osoitz
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago