[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera
rakentz
rakentz
Ost, Urr 15, 03:34:57, CEST 2003
Gautxori nabillek ;)
Hasiera batean Luistxo horren posta irakurtzean lana errepikatu izanaren
kezka zuelakoan nengoen, baina mezua sustatutik ezabatzeak flipatuta
utzi nau. Nik indymedian irakurri det eta motza eta benetan zehatza da;
guztien lana aipatzen da eta erabiltzera bultzatu, egia esan pi-ren
izena falta da bere eskuzabaltasunean eta guztioi exenplu bat emanez
librezaleren izenean egindako lan modura aipatzen baitu. Zentsura hau da
dudabarik batzarrean aipaturiko diruaren morrontza. Guztiz zilegia
iruditzen zait lan hauengatik dirulaguntzak jasotzea (baina erak eta
erak daude!), azpijokua erabiltzea norberaren akatsak estaltzeko ordea
lotsagarria da. Itzultzeko dirulaguntza jaso, mailmanekoekin harremanik
ez, emaitza ez zabaldu eta norbaitek lana txukun egitean oztopoak jarri!
Ez ote du zerikusirik ilabete honetan banatzen diren diru laguntzekin?
Diozuen moduan serio hartzeko gaia dela uste det, Luistxo horri
azalpenak eskatu eta ondoren talde moduan jarrera bat hartu. Ez da
liskarretan sartzeko baina gure puntumarraren ideia sortzen hasteko
inflexio puntua izan daiteke.
Piiiiiiii!!!! Stallman bezela politikari bihurtzen ari zara ;)
Bukatzeko bi egi borobil:
Osoitz(e)k dio:
> Ez dakit Luisi erantzun diozun, baina nik gauza bat oso argi ikusten
> dut. Norberak bere etxean egiten duena oso ondo dago. Baina itzulpen
> ofizial bakarra dago, zuk egindakoa.
Pi(e)k dio:
> Por zierto sustatu-n berriak geratzea ez al da faxista ? Beti iruditu
> zitzaidan sustatu-n berri asko falta zirela eta orain konturatzen
nauk > zergatiaz. Beraz niretzako sustatu hilda zegok !!!
Goian bego!
Sustatu.com Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta Code & Syntax informatika
enpresak sortutako ekimena da. Goiena da Sustatuko adar editoriala, Code
& Syntax adar teknikoa. Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren
laguntza jaso du 2001. urtean.
* Editorea: Iban Arantzabal (Goiena).
* Softwarea: Garikoitz Araolaza (Code & Syntax).
* Diseinua: Maite Rementeria (Code & Syntax).
* Batzorde editoriala: Luis Fernandez (Code & Syntax), Mikel Irizar
eta Joxe Aranzabal.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago