[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera
Asier
agara
As, Urr 14, 19:44:08, CEST 2003
Aupa,
> PD.- eta betiko moduan debate filosofikorako uzten dudan galdera: Zein
> da lehentasuna, euskal soft-a edo soft librea?
Euskal soft librea :-D
> Gnome, KDE eta OpenOffice katredral formatuan EJ zuzenduta eta ordainduta
edo Mozilla eta
> Mailman bazar moduan librezalek eskeinia? emaitza edo egiteko modua?
>
Hemen eztabaida 'metafisiko' handi bat dago...
Zer da soft librea, garatzaileak dirurik kobratu gabe egin duen aplikazioa
edo nahiz eta aplikazioa egiteagatik dirua kobratu, GPL lizentzipean askatu
duen aplikazioa?
Mozilla adibidez, zati bat Netscape-ko programatzaileek egin zuten (beraien
soldata kobratuaz, noski) baina gero GPL lizentzipean zabaldu zen.
Horregatik Mozilla ez da soft librea? Red Hat, Suse, Mandrake... ez dira
soft librea?
Neri pertsonalki ez zait gaizki iruditzen GPL lizentzipean dauden
aplikazioak euskeratzeko dirulaguntzak jasotzea, horrek itzulpenen maila eta
itzulpen kopurua areagotzen bait du eta hori oso ona da bait soft
librearentzat eta baita euskararentzat ere.
Ez zaidana egokia iruditzen, adibidez, EJ-k soft propietarioa itzultzeko
dirulaguntza ematea, eta gutxiagoa oraindik itzulitakoa Windows bada.
Nik adibidez nere aportazioa egiten dut GPL aplikazioak doan euskaratuz, ez
zait gaizki iruditzen talde batzuk 'profesionaki' aritzea itzulpengintzan,
beti ere soft librea denean, eta ez zait iruditzen horrek soft librearen
filosofia urratzen duenik. 'Komunitateak' dirurik kobratu gabe eta denen
artean egindako programak 'askeagoak' eta irekiagoak direla? Dudarik ez,
baina horrek ez du esan nahi besteak askeak eta irekiak ez direnik,
lizentziak horrela adierazten bait du.
Nik Linux-ekin hasi nintzenean Debian aukeratu nuen, hori iruditzen
zitzaidalako distribuzio 'libreena', bainan ez dut inoiz dudatan jarri Red
Hat, Mandrake edo Suse ez direnik soft librea.
Izan untsa,
Asier
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago