[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera

Jordi Blasi jblasi
As, Urr 14, 16:53:11, CEST 2003


Nik uzte dudana zera da: ez dela ezer berririk gertatu. Ematen du 
Microsoft-en kagada eta parlamentuaren soft librearen aldeko deklarazioa 
eta gero Eusko Jaurlatxirlak apustu argi eta zuzen bat egin du soft 
librearen alde: ez ditu bapatean bere lantoki guztietako ordenagailuak 
Debianera pasatuko, ez du distro propio bat aterako, ez ditu kzguneak 
migratuko, ez du linux alfabetatze plan bat aterako.

Ez hori ez, egingo dutena beti egiten dutena izango da, teknologia 
berriak eta euskara (eta orain soft librea ere) batzen dituen edozein 
proiekturi diru laguntza bat eman. Horretarako dokumentazio mordoa 
aurkeztu eta gero zuretzat proiektua. (Osoitz, Moro, zerbait ba al 
dakizue horretaz?)

Hori da EuskalGNUk hartu duen bidea gnome euskaratzeko, Codesintax 
mailman-entzako eta ez dakit zenbat jende gehiagok egongo den horrelako 
mobidetan. Kongresuan argi geneukan hori ez zela gure bidea, soft 
librearen filosofiaren kontra doalako. Imagino gero eta horrelako mobida 
gehiago irtengo direla. Ikusten dudan arazoa tradizionalki ba zeudela 
itzulpenak koordinatzeko zerrendak eta egileak beraiek, eta honekin 
Jaurlaritza bihurtu daitekela arbitroa. Proiektu bat egiteko Imaz 
jaunari idatzi beharko diogu mezua baimena eskatuz? kezkatzekoa izan 
daiteke.

agur,

        jordi

Osoitz escribió:

> Kaixo,
>
> Mailman Euskaraz proiektua eta Sustatu afera ulertzeko.
>
> Egoeraren laburpena:
>
> - Mailman proiektuaren arduradunek ez zuten euskaraketa bakarraren 
> berri eta Pik hau egitearen ardura hartu zuen ofizialki Librezaleren 
> izenean.
>
> - Pik musutruk eta borondate onez itzuli zuen.
>
> - Lana bukatu eta gero UEUko informatikariak aipatu zion UEU ere 
> bazegoela hori egiten. Gero jakin dugunez Code&Syntax enpresarekin 
> batera egin behar zuten eta dirulaguntza bat jasotzeko helburuarekin.
>
> - Pik itzulpenak batzea proposatu zien. Batze lan hori Piren esku 
> geratu zen, eta bere irizpideak jarraituz egin zuen itzulpenen batzea, 
> Mailman egileei bidali eta hauek ofiziala egin dute.
>
> - Sustatuk Mailman Euskaraz Ofiziala zela zioen berria blokeatu du. 
> Bidalitako Prentsa oharra mezu honen bukaeran irakurri daiteke, bertan 
> mailman euskaraz bi itzulpenen batuketa bat dela dio.
>
> - Sustatu, Code&Syntax informatika entrepresa eta Goiena Kultur 
> elkarteak kudeatzen dute. Horregatik ere Eusko jaurlaritzaren diru 
> laguntzak jasotzen dituzte.
>
> - Berria blokeatzeko arrazoia: Mailman euskaraketa ofiziala nagusiki 
> Pik egindakoa dela. Eta ez UEU + Code&Syntax dirulaguntza jasotzeko 
> egindakoa.
>
> Ados, helburua ez da besterik gabe liskarretan hastea, baina interes 
> ekonomikoak bultzatutako soft librearen eta euskararen erabilera eta 
> aho estaltze honen aurrean Librezalek ez al du zer esanik?
>
> Zuek zer uste duzue?
>
> Osoitz
>
> ----------------------------------------------------------------------
> SUSTATUK BLOKEATUTAKO BERRIA (Indymedia EH-tik hartua)
> http://euskalherria.indymedia.org/eu/2003/10/10068.shtml
>
> *Mailman Euskaraz jadanik ofizial*
>
> librezale.org, 2003-10-13 16:22
>
> Mailman eposta-zerrenda kudeatzaile ezagunaren atera berri den
> bertsioak (2.1.3) Euskara du aukerako hizkuntzen artean.
> Posta-zerrendarik erabiltzen baduzue, anima zaitezte mailman-en azken
> bertsioa erabiltzera eta lan guztiak Euskaraz egin ahal izango dituzue.
>
> Zer da mailman :
> ePosta eztabaida zerrendak kudeatzen laguntzeko tresna da Mailman,
> Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste
> batzuk ez bezala, Mailmanek web orrialde batzuk sortzen ditu zerrenda
> bakoitzarentzako, eta partaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ...
> baimentzen du. Zerrendaren administrazio lan guztiak ere web bidez
> egin daitezke.
>
> Euskaratzearen zergatia.
> Proiektu hau euskaratzearen beharra librezale (1) sortu bezain laster
> ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin
> baitzen Euskara ez den beste hizkuntza batean egon. Hori ikusi eta
> lanean hasi ginen.
> Behin proiektua hasia zegoela,UEU ere (2), Gipuzkoako Foru Aldundiaren
> (3) babespean, euskaratze berbera egiten ari zela jakin genuen, eta bi
> euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman Euskaraz (4) proiektua,
> orain arteko lana hobetu eta hemendik aurrera aterako diren bertsioen
> euskaratzea egunean mantentzen saiatuko dena.
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>  
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago