[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera
Osoitz
osoitz
As, Urr 14, 17:38:35, CEST 2003
Jordi Blasi wrote:
> Ikusten dudan arazoa tradizionalki ba zeudela
> itzulpenak koordinatzeko zerrendak eta egileak beraiek, eta honekin
> Jaurlaritza bihurtu daitekela arbitroa.
Zehazki hori da arazoaren abiapuntua. Eta gaur egungo egoera beste hau:
Mailman euskaraz ofiziala da, eta Sustatuk ez du berria eman nahi.
Mobida hau ez litzateke gertatuko hasieratik Soft librearen lan egiteko
era tradizionalak errespetatu izan balira. Egileari jakinarazpen soil
batek lan bikoizketa aurreztuko luke.
Baina lan bikoizketa arazo horren berri aspaldi izan genuen, eta
konpontzeko proposamen bat egin zen: Itzulpenak batu, eta lan hori Piren
eskuetan geratu zen, hori egiteagatik sosa bat kobratzen ez duen Pi,
hain zuzen ere.
Baina, antza, ez dute itzulpenen batze hori gustoko eta Sustatuk
Mailmanen ofizialtasunaren berria blokeatzen du. (Hau kasualidadea,
Code&Syntax Sustatu mantentzeagatik ere EJ-ren dirua poltsikora darama.)
Zergatik blokeatzen dute berria? Agian Pi-ren itzulpenak ez dituelako
EJ-ren irizpideak gainditzen? Eta bere dirutxoak ke bihurtu
daitezkelako? Hipotesi bat da.
Asuntoa, berriro esango dut, hau da: Mailman euskaraz ofiziala da, eta
Sustatuk ez du berria eman nahi.
Nik oso ondo deritzot EJ-ren partidak Sustatu eta mailmanen euskaraketa
egiteko bezalako proiektuetara badoaz, baina guk oparitzen duguna beste
batzuk kobratu nahi dutelako besterik gabe isildu behar al gara?
Eta Red Hat proiektukoek Slashdot-en moderatzaile balira eta bertan
Debian isilarazi nahiko balute?
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago