[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera

Osoitz osoitz
As, Urr 14, 16:18:10, CEST 2003


Kaixo,

Mailman Euskaraz proiektua eta Sustatu afera ulertzeko.

Egoeraren laburpena:

- Mailman proiektuaren arduradunek ez zuten euskaraketa bakarraren berri 
eta Pik hau egitearen ardura hartu zuen ofizialki Librezaleren izenean.

- Pik musutruk eta borondate onez itzuli zuen.

- Lana bukatu eta gero UEUko informatikariak aipatu zion UEU ere 
bazegoela hori egiten. Gero jakin dugunez Code&Syntax enpresarekin 
batera egin behar zuten eta dirulaguntza bat jasotzeko helburuarekin.

- Pik itzulpenak batzea proposatu zien. Batze lan hori Piren esku geratu 
zen, eta bere irizpideak jarraituz egin zuen itzulpenen batzea, Mailman 
egileei bidali eta hauek ofiziala egin dute.

- Sustatuk Mailman Euskaraz Ofiziala zela zioen berria blokeatu du. 
Bidalitako Prentsa oharra mezu honen bukaeran irakurri daiteke, bertan 
mailman euskaraz bi itzulpenen batuketa bat dela dio.

- Sustatu, Code&Syntax informatika entrepresa eta Goiena Kultur 
elkarteak kudeatzen dute. Horregatik ere Eusko jaurlaritzaren diru 
laguntzak jasotzen dituzte.

- Berria blokeatzeko arrazoia: Mailman euskaraketa ofiziala nagusiki Pik 
egindakoa dela. Eta ez UEU + Code&Syntax dirulaguntza jasotzeko egindakoa.

Ados, helburua ez da besterik gabe liskarretan hastea, baina interes 
ekonomikoak bultzatutako soft librearen eta euskararen erabilera eta aho 
estaltze honen aurrean Librezalek ez al du zer esanik?

Zuek zer uste duzue?

Osoitz

----------------------------------------------------------------------
SUSTATUK BLOKEATUTAKO BERRIA (Indymedia EH-tik hartua)
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2003/10/10068.shtml

*Mailman Euskaraz jadanik ofizial*

librezale.org, 2003-10-13 16:22

Mailman eposta-zerrenda kudeatzaile ezagunaren atera berri den
bertsioak (2.1.3) Euskara du aukerako hizkuntzen artean.
Posta-zerrendarik erabiltzen baduzue, anima zaitezte mailman-en azken
bertsioa erabiltzera eta lan guztiak Euskaraz egin ahal izango dituzue.

Zer da mailman :
ePosta eztabaida zerrendak kudeatzen laguntzeko tresna da Mailman,
Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste
batzuk ez bezala, Mailmanek web orrialde batzuk sortzen ditu zerrenda
bakoitzarentzako, eta partaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ...
baimentzen du. Zerrendaren administrazio lan guztiak ere web bidez
egin daitezke.

Euskaratzearen zergatia.
Proiektu hau euskaratzearen beharra librezale (1) sortu bezain laster
ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin
baitzen Euskara ez den beste hizkuntza batean egon. Hori ikusi eta
lanean hasi ginen.
Behin proiektua hasia zegoela,UEU ere (2), Gipuzkoako Foru Aldundiaren
(3) babespean, euskaratze berbera egiten ari zela jakin genuen, eta bi
euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman Euskaraz (4) proiektua,
orain arteko lana hobetu eta hemendik aurrera aterako diren bertsioen
euskaratzea egunean mantentzen saiatuko dena.

----------------------------------------------------------------------




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago