[Librezale] Mailman propaganda

^pi^ pi
Al, Urr 6, 20:36:12, CEST 2003


Kaixo lagunok gaur azkenean debian SID-ek onartu mailman 2.1.3 bertsioa (Euskara aukeran duena), eta egileek ofizialtzat eman dutenez prentsa ohar txiki bat egitea pentsatu dut (sustatu eta horrelakoetan jartzeko), ez dut uste prentsa normalari gehiegi interesatuko zaion gai bat denik baina beintzat toki pare batetan publikatu ea hortik dabiltzan euskal taldeen mailmanez eginiko posta zerrendak beintzat bertsio horretara eguneratzea lortzen dugun.

Nire luma ez dek batere fina horrelako kasuetako beraz librezaleei laguntza eskatzen dizuet akatsak aurkitu eta zerbait gaizki badago aldatzeko inori bidali baino lehen.

Oso laburra da beraz mesedez irakurri ezazue :

Mailmani Euskaraz jadanik ofizial:

Mailman eposta zerrenda kudeatzaile ezagunaren atera berri dagoen bertsioak (2.1.3) Euskara du aukerako hizkuntz bezala. Posta zerrenda batenbat erabiltzen al duzue ? Anima zaitezte mailman-en azken bertsioa erabiltzea eta lan guztiak Euskaraz egin ahal izango dituzu.


Zer da mailman :

ePosta eztabaida zerrendak kudeatzen laguntzeko tresna da Mailman, Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste batzuk ez bezala Mailmanek web orrialde batzuk sortzen ditu zerrenda bakoitzarentzako eta partaideek web bidez harupidetzea, ezabatzea ... baimentzen du. zerrendaren administrazio lan guztiak ere web bidez egin daitezke.



Euskaratzearen zergatia.

Proiektu hau euskaratzearen beharra librezale (1) sortu bezain laster ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin bait zen Euskara ez den beste hizkuntz batetan egon. Hori ikusi eta lanean hasi ginen, behin proiektu hasia zegoela UEU (2) Gipuzkoako foru aldundiaren (3) babespean Euskaratze hau egiten ari zirenaren berri izan genuen eta bi euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman Euskaraz (4) proiektua, orain arteko lana hobetu eta hemendik aurrera aterako diren bertsioen euskaratzea egunean mantentzen saiatuko dena.



Laster-markak:

1 - Librezale : http://www.librezale.org
2 - Udako Euskal Unibertsitatea : http://www.ueu.org
3 - Gipuzkoako Foru aldundia : http://www.gipuzkoa.net
4 - Mailman Euskaraz proiektua : http://www.librezale.org/mailman-eu/


 
^pi^
-- 



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago