[Librezale] Mailman propaganda

Joxe Rojas joxerg
Al, Urr 13, 14:55:18, CEST 2003


Aupa!

Kanpoan izan naiz astebetez eta ez dut posta irakurtzerik izan (egia da 
gero mugimendu handia dagoela hemen. e?). Ez dakit berandu den ala ez, 
baina hemen bidaltzen dizuet pi-ren testua zuzenketa txiki batzuekin. 
Jadanik bidalita ez badago, neuk bidaliko dut Susatu eta halakoetara 
'harremanakATlibezale' helbidetik...

Ondo ibili!

El lunes, 6 octu, 2003, a las 20:47 Europe/Madrid, ^pi^ escribió:

> Mailmani Euskaraz jadanik ofizial:
> Mailman eposta-zerrenda kudeatzaile ezagunaren atera berri den 
> bertsioak (2.1.3) Euskara du aukerako hizkuntzen artean. 
> Posta-zerrendarik erabiltzen baduzue,  anima zaitezte mailman-en azken 
> bertsioa erabiltzera eta lan guztiak Euskaraz egin ahal izango > dituzue.
>
>
> Zer da mailman :
> ePosta eztabaida zerrendak kudeatzen laguntzeko tresna da Mailman, 
> Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste 
> batzuk ez bezala, Mailmanek web orrialde batzuk sortzen ditu zerrenda 
> bakoitzarentzako, eta partaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ... 
> baimentzen du. Zerrendaren administrazio lan guztiak ere web bidez 
> egin daitezke.
>
>
>
> Euskaratzearen zergatia.
> Proiektu hau euskaratzearen beharra librezale (1) sortu bezain laster 
> ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin 
> baitzen Euskara ez den beste hizkuntza batean egon. Hori ikusi eta 
> lanean hasi ginen.
> Behin proiektua hasia zegoela,UEU ere (2), Gipuzkoako Foru Aldundiaren 
> (3) babespean, euskaratze berbera egiten ari zela jakin genuen, eta bi 
> euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman Euskaraz (4) proiektua, 
> orain arteko lana hobetu eta hemendik aurrera aterako diren bertsioen 
> euskaratzea egunean mantentzen saiatuko dena.
>
>
> Laster-markak:
> 1 - Librezale : http://www.librezale.org
> 2 - Udako Euskal Unibertsitatea : http://www.ueu.org
> 3 - Gipuzkoako Foru aldundia : http://www.gipuzkoa.net
> 4 - Mailman Euskaraz proiektua : http://www.librezale.org/mailman-eu/
>
Joxe Rojas
---------------------------------------
joxerg a bildua arrakis.es
---------------------------------------




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago