[Librezale] Euskerazko Live-CDa
Mikel Olasagasti
hey_neken
Al, Aza 24, 15:53:41, CET 2003
Kaixo berrize!
Ene!, dagoeneko emailetan ere 'fork'ak ateratzen zaizkigu :) Beraz, bi
zatitan banatuko det gauza.
a) Metadistroa. Ea, zerbait gainetik begiratuta eta laguntza pixkatekin
[mila esker asier], x-evian beretik hasita lan pixkat egitera ausartzeko
kapaz sentitzen naiz, experientzia guztiongan zabaltzeko edo. Honek ez
du esan nahi pi-k dion bezela 'buru' bezela egoteko aurkezten naizenik
[ez naiz ala ikusten behintzat xD].
Txarlari buruz txopi, niregatik primeran, eta koexistentzia-laguntzarena
ere primerakoa da. Datena, ea suerte pixkatekin gabonetan edo diren,
joan ahal izateko [ze bcn-tik txarter bat alokatzeko nahiko zaila
ikusten det jeje]
b) Euskeratzearen zatia ez da ahaztu behar, hortan arrazoi guztia duzu.
Bakoitzak ahal duenean ta ahal duen bezela.
Datu basearena primeran deritzot, hori bai, ortako organizazio handia
behar da [eta ez dakit ze ost!·!$!gatik euskadin dena sakabanatuta
egiten degu...], eta beno, gero datu base baten analisia etc (klaseko
praktika bezela proposatzea ta guzti izango nuke ia xD) ere egin behar
da, baina beno, bein asita egitea ez det uste zaila izango zenik...
Beno, ba oixe, nire iritzi ta erreflexio txikiak :)
gero arte :P
MiKeL
El lun, 24-11-2003 a las 12:17, Txopi escribió:
> pik idatzi zuen:
> > Mikel Olasagasti-(e)k esan zuen:
> >> Kaixo!
> >>
> >> Ea, bilbon egin zen bileran usten det zerbait hitz egin zenutela, baina
> >> aktak ez ditut aurkitzen eta beraz, zuzenean galdetzen det :)
> >>
> > Aktak foroan daude (uste dut)
> >
> >> LiveCD bat euskeraz egiteko zerbait komentatu zen? Ze egun iada badira
> >> hainbat gauza euskeratuak edo euskeratze bidean (gnome, kde, gnu-ko
> >> hainbat programa 'basiko', mozilla...), eta behar izango ziren berrietan
> >> taldetxoak edo antolatzen saia gintezke...
> >
> > Honetaz sarri mintzatu da eta niri oso ideia ona iruditzen zait.
> >
> > Ba zegoen (uste dut) metaboliken aldetik interesik beraien X-ebian
> > euskaraz ahalik eta gehien ipintzekoa. Ez dakit proiektuak bateratzea
> > ideia ona den baina beti izan ziteken gure meta-distroaren lehenego pausoa
> > eta egitera animatzen direnentzat zein arazo arki daitezkeen jakiteko
> > lehen saioa.
> >
>
> Kontua da X-evian ( http://www.e-oss.net/x-evian/ ) hacktibistek
> erabiltzeko Live-CD bat dela. Beraz, naiz eta Metabolik BioHacklabekin (
> http://sindominio.net/metabolik/ ) erlazio ona eduki eta X-evian euskarara
> itzultzen joateko gogoa dagoen, nire ustez proiektu nahiko desberdinak
> dira.
>
> Oker ez banago, aurreko bileran softwarea euskaratzen joango ginela zen,
> eta baliabideak ditugunean gure distroa sortu. Horrela guk erabakitzen
> dugu zein software sartu eta zein ez (X-evianek ez dauka ez KDE ez
> Gnome!).
>
> Argi dago proiektu biak elkarrri lagundu diezaioketela. Adibidez,
> Librezalek euskaratutako softwarea X-evianek sartu dezake, eta bestalde,
> Metabolikek Live-CD bat nola egin erakutsi diezaguke...
>
> Portzierto, laster Metaboliken X-evianen tripak azaltzeko hitzalditxo bat
> egingo dugu. Ideia, X-evian distroan lagundu nahi duten guztiek bere
> funtzionamendua eta abar ezagutu dezaten da. Nahiko teknikoa izango da,
> baina ziur bertoko batzuk interesatuak egongo direla. Data dakidanean
> zerrenda honetan esango dut, ados?
>
> Gainera, indarrak badauzkagu, vud1 kideak Hackmeetingean eman zuen
> hitzaldia Librezalerentzako errepikatu ahal izango zen. Txapa pizkat eman
> eta listo :)
>
> >>
> >> Beno, nik irekina proposatzen det... ea norbaitek zerbait esaten duen :)
> >>
> > Proposamenak serio aurrera joateko norbaitek proiektuaren ardura artu
> > beharko zukeen.
> >
> > Nire aldetik al dudan laguntza guztia emango nioke baina nahigoko nuke
> > beste norbaitek artzea ardura zuzena ni nahiko liatua bait nago beste
> > zenbait asuntotan.
> >
>
> Ni ere oso lanpetuta nabil. Gainera, oraintxe bertan ez daukat ez
> Internetik ezta ordenagailurik ere! Horregatik posta zerrendak
> erdi-purdika jarraitzearekin nahiko daukat...
>
> > Aurrera eramatea erabakitzne bada, ahalik eta leku gehienetan abisua eman
> > beharko litzateke gero ez lan bikoiztuekin aurkitzeko.
> >
>
> Guztiz ados zurekin pi.
>
> Nire ustez, LiveCD hori garatzea baino garrantzitsuago, gauza hauek egitea
> da:
>
> - Euskaratutako software askearen zerrenda oso eta eguneratua egitea eta
> webgunean jartzea. Aplikaziotxo dinamiko baten bitartez egingo bagenu
> hobeto, librezalekook eta ingurukoek eguneratzeko aukera izan dezaten.
>
> - Librezale barruan proiektutxoak daudenez, programa edo proiektu bakoitza
> kudeatzeko infraestruktura bat sortzea. Hau da, proiektu bakoitzaren fitxa
> bat (izena, helburua, posta zerrendaren kokalekua, arduradunak, po
> fitxategiak, etab.) Horrelako zerbait garatuko bagenu, gutxi-gutxika
> proiektuak gehitzen joan ahal izango genituzke. Izan ere, badaude
> euskaratutako programak librezaleren dinamika barruan sartu ahal
> direnak... PHPko horri batzuk garatuta, librezaleko parteartzaileak
> errazago igoko lirateke.
>
> Beno, nire ideiak besterik ez dira. Pena bat da, baina esan dizuedanez,
> oraingoz ez daukat librezalen ganoraz parte hartzeko aukerarik. Hala ere,
> zer deritzozue ideia hauei?
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago