[Librezale] Euskerazko Live-CDa

Txopi txopi
Al, Aza 24, 12:18:49, CET 2003


pik idatzi zuen:
> Mikel Olasagasti-(e)k esan zuen:
>> Kaixo!
>>
>> Ea, bilbon egin zen bileran usten det zerbait hitz egin zenutela, baina
>> aktak ez ditut aurkitzen eta beraz, zuzenean galdetzen det :)
>>
> Aktak foroan daude (uste dut)
>
>> LiveCD bat euskeraz egiteko zerbait komentatu zen? Ze egun iada badira
>> hainbat gauza euskeratuak edo euskeratze bidean (gnome, kde, gnu-ko
>> hainbat programa 'basiko', mozilla...), eta behar izango ziren berrietan
>> taldetxoak edo antolatzen saia gintezke...
>
> Honetaz sarri mintzatu da eta niri oso ideia ona iruditzen zait.
>
> Ba zegoen (uste dut) metaboliken aldetik interesik beraien X-ebian
> euskaraz ahalik eta gehien ipintzekoa. Ez dakit proiektuak bateratzea
> ideia ona den baina beti izan ziteken gure meta-distroaren lehenego pausoa
> eta egitera animatzen direnentzat zein arazo arki daitezkeen jakiteko
> lehen saioa.
>

Kontua da X-evian ( http://www.e-oss.net/x-evian/ ) hacktibistek
erabiltzeko Live-CD bat dela. Beraz, naiz eta Metabolik BioHacklabekin (
http://sindominio.net/metabolik/ ) erlazio ona eduki eta X-evian euskarara
itzultzen joateko gogoa dagoen, nire ustez proiektu nahiko desberdinak
dira.

Oker ez banago, aurreko bileran softwarea euskaratzen joango ginela zen,
eta baliabideak ditugunean gure distroa sortu. Horrela guk erabakitzen
dugu zein software sartu eta zein ez (X-evianek ez dauka ez KDE ez
Gnome!).

Argi dago proiektu biak elkarrri lagundu diezaioketela. Adibidez,
Librezalek euskaratutako softwarea X-evianek sartu dezake, eta bestalde,
Metabolikek Live-CD bat nola egin erakutsi diezaguke...

Portzierto, laster Metaboliken X-evianen tripak azaltzeko hitzalditxo bat
egingo dugu. Ideia, X-evian distroan lagundu nahi duten guztiek bere
funtzionamendua eta abar ezagutu dezaten da. Nahiko teknikoa izango da,
baina ziur bertoko batzuk interesatuak egongo direla. Data dakidanean
zerrenda honetan esango dut, ados?

Gainera, indarrak badauzkagu, vud1 kideak Hackmeetingean eman zuen
hitzaldia Librezalerentzako errepikatu ahal izango zen. Txapa pizkat eman
eta listo :)

>>
>> Beno, nik irekina proposatzen det... ea norbaitek zerbait esaten duen :)
>>
> Proposamenak serio aurrera joateko norbaitek proiektuaren ardura artu
> beharko zukeen.
>
> Nire aldetik al dudan laguntza guztia emango nioke baina nahigoko nuke
> beste norbaitek artzea ardura zuzena ni nahiko liatua bait nago beste
> zenbait asuntotan.
>

Ni ere oso lanpetuta nabil. Gainera, oraintxe bertan ez daukat ez
Internetik ezta ordenagailurik ere! Horregatik posta zerrendak
erdi-purdika jarraitzearekin nahiko daukat...

> Aurrera eramatea erabakitzne bada, ahalik eta leku gehienetan abisua eman
> beharko litzateke gero ez lan bikoiztuekin aurkitzeko.
>

Guztiz ados zurekin pi.

Nire ustez, LiveCD hori garatzea baino garrantzitsuago, gauza hauek egitea
da:

- Euskaratutako software askearen zerrenda oso eta eguneratua egitea eta
webgunean jartzea. Aplikaziotxo dinamiko baten bitartez egingo bagenu
hobeto, librezalekook eta ingurukoek eguneratzeko aukera izan dezaten.

- Librezale barruan proiektutxoak daudenez, programa edo proiektu bakoitza
kudeatzeko infraestruktura bat sortzea. Hau da, proiektu bakoitzaren fitxa
bat (izena, helburua, posta zerrendaren kokalekua, arduradunak, po
fitxategiak, etab.) Horrelako zerbait garatuko bagenu, gutxi-gutxika
proiektuak gehitzen joan ahal izango genituzke. Izan ere, badaude
euskaratutako programak librezaleren dinamika barruan sartu ahal
direnak... PHPko horri batzuk garatuta, librezaleko parteartzaileak
errazago igoko lirateke.

Beno, nire ideiak besterik ez dira. Pena bat da, baina esan dizuedanez,
oraingoz ez daukat librezalen ganoraz parte hartzeko aukerarik. Hala ere,
zer deritzozue ideia hauei?

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago