[Librezale] Apple vs Mac OS X Euskaraz

Joxe Rojas joxerg
Lar, Aza 22, 14:15:52, CET 2003


Aupa jende modu!

Beno, Appleren lege-saileko Sue izeneko batek erantzun dit. 
Laburbilduz: esaten duenez, badakite ahalegin handia egin dela 
softwarea euskaratzeko, eta bihotzez eskertzen dute. Hala ere, ez 
banatzeko eskaerarekin aurrera segitzen dute. Antza denez, ez da lehen 
kasua, eta bide bat bilatzen ari dira "localization community"-rekin 
batera lan egin ahal izateko. Datorren urtearen hasieran haiekin 
berriro kontaktatzeko eskatzen dute, eta bitartean artxiborik ez 
zabaltzeko. Hemen duzue mezu osoa eta nire erantzuna. (Bai, nire 
ingelesa txurreroa da erabat).

Orain egingo dudana web orrian azalpen zehatzagoa jartzea, eta sustatu 
eta halakoetan ere azaltzea izango da. GARA CDa banatzen denean, 
egunkarian zein CDan bertan ere ohartxo bat ager liteke, Mac OS X-erako 
materiala ere badagoela baina Applek ez duela banatzen uzten... 
Kafkianoa da, ezta? :(

----------------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
joxerg a bildua arrakis.es
----------------------------------------------------------------------




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago