[Librezale] [Fwd: Re: [Eraketa] Re: CDa eta logoak]
Osoitz
osoitz
As, Aza 18, 13:20:52, CET 2003
Aupa,
Izorratutako telefonora ibili gara jolasean eta hona CDko logoen kontura
3 Mezu. Denboraz larri gabiltzanez ez nintzateke logoen kontura gehiago
liatuko eta gauzak dauden bezala utziko nituzke (Patxi: Gararena sartu
behar da?).
Eta gero EuskalGNUkoekin komunikazio kanal komun bat sortu eztabaida
filosofikoetarako.
*1) Osoitz*
Aupa Dooteo,
Aurretik enpresa logoen kontuagatik kexaren agertu zidatenez Librezalen
galdera bota dut. Ondorioa: jendeak ez du gustoko EuskalGNU eta
Librezaleren parean agertzea Zuhar eta Zundan. Baina gustora onartuko
lukete "laguntzaile" hitza ondoan agertzen bada eta beste maila batean
(Adibidez orriaren behekaldean.)
Ondo baderitzozu lekuz aldatuko ditut.
Osoitz
*2) Dooteo*
Gauza da bai Zuhar bai Zundan-ek ere, nahiz eta enpresak izan, ordu
pilla bat sartu dituztela software askearen komunitateari bultzatuz eta
lagunduz, hau guztia musutruk eginez, beraz EuskalGNU eta Librezale
bezain garantzitsuak (ez gehiago ez gutxiago) dira enpresa hauek.
Betiko gauza da, elkarte batekoak izanez gero 'mu guay' baina enpresa
bezala gauza berdina egiten baduzu orduan 'it's not cool'... Eta neu
autonomo bezala hiru lau aste erabili ditut OpenOffice.org konpilatzeko
eta prestatzeko. Badakit EuskalGNUkoa naizela, baina baita ere
'freelancer'a. Beraz, nire iritziz goian lau logotipoak agertzea ongi
dago. Jendeak hau ez badu ikusten ez dakit zertan dabilen, zeren eta
enpresa bezala egiten ari garen lana (sosik kobratu gabe) enpresarik ez
edukiz gero ez nuke egingo.
Uste dut 'amets' egiten duen jendeak esnatzeko garaia duela. Enpresa
bezala gauzak ez baditugu egiten, nork ordainduko digu sortzen zaizkigun
gastuak? Adibidez, OOo MacOS X-erako prestatzen aritu naiz, eta ez dut
lortu. Baina demagun ordenagailua erretzen zaidala... komunitatea prest
ote legoke niri G5 bat erosteko? Ez dut uste horretarako prest egongo
litzatekenik. Azken finean, gauzak bere bidetik atera baino lehenago,
egin dugun lanagatik ez al dugu goian gure logotipoa edukitzea merezi?
Komunitatearen ustez ez badugu merezi, orduan nik badakit zein bide
hartuko dudan. Egunean 30 minutu eskainiko dizkiot komunitateari (gaur
egun 4 bat ordu eskaintzen dizkiot) eta hortik aurrera komunitateak
landu dezala.
Ah! Ez da ezergatik baina EuskalGNUko kideei galdetu al diezue? Oraintxe
galdetuko diet zer iritzi daukaten...
Osoitz, ez nago zurekin haserre... sutzen nauena da hainbeste lan, gogo
ta maitasunekin gauzak lantzea, eta gero besteak horrelako uskeriekin
hastea...
Ados ez egon arren onartuko dut azpian Zuhar eta Zundan-eko logoak
sartzea, baina 'laguntzaile' hitzarik gabe, eta EuskalGNU ta Librezaleen
neurri edo tamaina berdina edukiz.
Bestalde, gogoratu denboraz kanpo gabiltzala, CD-ROMaren masterra
jadanik kopiak egiten egon beharko lukete... Bi aste barru da eta
Durangoko azoka....
Oaintxerate,
Dooteo
*3) Zuzen (EuskalGNUko Eraketa posta zerrendan)*
Sentitzen dut... baina ez dut deus ulertzen. :=????
Ze esberdintasun dago euskalgnu eta librezale egin duten lana.... eta zuhar
eta zundan eginda?????
Balio gutxigo dute ala?
Eta nola laguntzaile... egileak baizik dira.... orduan guztien aportazioak
errespetatu beharko.... edo galtzen ari gara errealitatea.... software
librek
erabiltzen diren metodologiaz....
Parte hartzen baldin baduzu eskubidea duzu zure izena agertzea. Zuk egin
duzuelako lana.... ez da???
Orduan.... nondik ateratzen ari da mobida arraro hau????
Norbaitek galduta dabil eta ez bait daki erabat galduta dago. Nire ustez...
baina berriz erraten dut.... ez dut ulertzen nondik eta nola atera da hau.
Ea orekatzen dugun hau ondo. Eta logoak bere lekuan ager dadin.
Izan funtsa.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago