[Librezale] [Fwd: Re: [Eraketa] Re: CDa eta logoak]
^pi^
pi
As, Aza 18, 20:07:24, CET 2003
Aupa mutilok mezua arrapalda batetan idatzi dut beraz akats bat baino
gehiago izango du. Honekin ez dut beste eztabaida filosofiko/ekonomiko
batetan sartu nahi baina nire ikuspuntua ahalik eta obekien definitzen
saiatu nauk.
Jatorrizko mezua: data: ar., 2003-11-18 13:19, egilea: Osoitz
> Aupa,
>
Aupa mutilak nik asuntoa CD honetarako dagoen bezala utzi eta
hurrengoetarako gauza batzu lehendik argitu beharko liratekelakoan nago.
Niri egia esateko ez dut gustoko lan hauek enpresa pribatuek egitea, hau
da egita nahi dutena egitea dute enpresek (mundu libre batetan gaude?),
baina esan bezala is not cool, denek ikusi dugu enpresak/pertsonak
arrazoi ezberdinen erruz zenbat aldiz proiektu libre bezala jaiotakoak
"bere gain artu" eta gero interes enpresarialengatik alde batetara utzi
dituztela.
Eta hori funtsa, ez dugu beste soft marka bat defendatzen gauzak egiteko
beste era bat baizik.
> Gauza da bai Zuhar bai Zundan-ek ere, nahiz eta enpresak izan, ordu
> pilla bat sartu dituztela software askearen komunitateari bultzatuz eta
> lagunduz, hau guztia musutruk eginez, beraz EuskalGNU eta Librezale
> bezain garantzitsuak (ez gehiago ez gutxiago) dira enpresa hauek.
Nik dakidanez behintzat (egindako lana badakizue nola errespetatzen
dudan), zuhar-ek librezaleri eman zion mozilla egiteko ardura eta
gainera "laguntza" gisa medio batzu jarri zituen taldearen eskura. Agian
zundan/OO proiektuen egoera beste bat da baina ez mozilla-rena.
> *2) Dooteo*
> Betiko gauza da, elkarte batekoak izanez gero 'mu guay' baina enpresa
> bezala gauza berdina egiten baduzu orduan 'it's not cool'... Eta neu
> autonomo bezala hiru lau aste erabili ditut OpenOffice.org konpilatzeko
> eta prestatzeko. Badakit EuskalGNUkoa naizela, baina baita ere
> 'freelancer'a. Beraz, nire iritziz goian lau logotipoak agertzea ongi
> dago. Jendeak hau ez badu ikusten ez dakit zertan dabilen, zeren eta
> enpresa bezala egiten ari garen lana (sosik kobratu gabe) enpresarik ez
> edukiz gero ez nuke egingo.
Honen arabera nik ordu libreetan mozilla euskaratzen lagundu dedanez eta
noski nire enpresak soldata ordaintzen dadanari eskerrak (bestela nola
erosi ekipo/konexioak) egin dezakedanez nire enpresa ere agertu beharko
zen ?
>
> Uste dut 'amets' egiten duen jendeak esnatzeko garaia duela. Enpresa
> bezala gauzak ez baditugu egiten, nork ordainduko digu sortzen zaizkigun
> gastuak?
Ez dut uste "amets" honetatik esnatzeko batere gogorik dudanik, berdina
entzun nuen orain dela urte pila lehen linux-a instalatu nuenean eta
gora-beherekin baina proiektuaren osasuna (linux-ena) nahiko ona
delakoan negok.
> Adibidez, OOo MacOS X-erako prestatzen aritu naiz, eta ez dut
> lortu. Baina demagun ordenagailua erretzen zaidala... komunitatea prest
> ote legoke niri G5 bat erosteko? Ez dut uste horretarako prest egongo
> litzatekenik. Azken finean, gauzak bere bidetik atera baino lehenago,
> egin dugun lanagatik ez al dugu goian gure logotipoa edukitzea merezi?
> Komunitatearen ustez ez badugu merezi, orduan nik badakit zein bide
> hartuko dudan. Egunean 30 minutu eskainiko dizkiot komunitateari (gaur
> egun 4 bat ordu eskaintzen dizkiot) eta hortik aurrera komunitateak
> landu dezala.
Eta arrazoi gustia du bere ustez ez badu errentagarritasunik OO euskeraz
egitea lan ordu asko kentzen bait dizkio, orduan komunitateak artu
beharko luke lan hau eta komunitaterik ez badago, orduan ez dugu merezi
eta kitto.
> Osoitz, ez nago zurekin haserre... sutzen nauena da hainbeste lan, gogo
> ta maitasunekin gauzak lantzea, eta gero besteak horrelako uskeriekin
> hastea...
>
Denek egiten dugu lan gogor eta maitasunez soft-libre/euskalduna
bultzatzeko (hori zen helburua ez?), batzu programa euskaratzen besteak
erabiltzen edo berri emanez eta horretan gutxien laguntzen duena interes
pertsonalen "arazotxo" hau da.
Pentsa zer irudituko zitzaigun zuhar-ek mozillaren logoak kendu eta
bereak ipiniko balitu, lan asko egin duelako. Nik ez dut batere argi
ikusten bide hau.
> Ados ez egon arren onartuko dut azpian Zuhar eta Zundan-eko logoak
> sartzea, baina 'laguntzaile' hitzarik gabe, eta EuskalGNU ta Librezaleen
> neurri edo tamaina berdina edukiz.
Honetaz aparte argi ez dagoena CD-a librezalek, euskalGnu-k, zundanek
edo nork ateratzen du. Eta puntu honetara ez nuen ailatu nahi baina eta
ez badugu zundan-en logoa onartzen zer egingo du ez CD-an sartzen utzi ?
>
> Bestalde, gogoratu denboraz kanpo gabiltzala, CD-ROMaren masterra
> jadanik kopiak egiten egon beharko lukete... Bi aste barru da eta
> Durangoko azoka....
>
Honetan ados negok, denbora gainean dugu, baina hurrengo asuntoetako
puntu hauek argitu beharko lirateke, librezalek ez du enpresa izan nahi
(ala erabaki zen azken bileran), bestela SL biurtu eta guazen
jaurlaritza eta aldundien ematen dituen dirulaguntzan kontura bizitzea.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago